Hondarribia
Wikipedia(e)tik
|
Hondarribia |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Izen ofiziala | Hondarribia | ||
| Antolaketa Estatua Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Bidasoaldea |
||
| Alkatea | Aitor Kerejeta Cid (EAJ-EA) | ||
| Herritarra | hondarribiar | ||
| Koordenatuak | |||
| Eremua | 28.63 km2 | ||
| Garaiera | 11 m. | ||
| Euskaldunak | %60,85 (2001) |
||
| Distantzia | 19 km. Donostiara | ||
| Postakodea | |
||
| Biztanleria | 16,315 bizt (2008) | ||
| Dentsitatea | 569,86 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1203 Donostiako Forua | ||
| www.hondarribia.org | |||
Hondarribia Gipuzkoa ipar-ekialdeko udalerria da, Txingudiko ezker aldean kokatua, Bidasoa ibaia itsasoratzen den lekuan.
Irun eta Hendaiarekin batera Txingudiko metropoli-eremua osatzen du, 90.000 biztanle dituena eta Espainia eta Frantzia estatuen artean banatua. 1203an Alfontso VIII.ak hiribildu titulua eman zion, Donostiako Forua emanez.
Gaur egun 16.000 biztanle ditu eta haren jarduera nagusiak zerbitzu sektorea, turismoa, arrantza eta nekazaritza dira. Ikuspuntu militar batetik, bere kokagune estrategikoagatik, bertan gaztelu bat eraiki zuten eta hesi batez inguratu, hiri- erdiak bere Erdi Aroko urbanismoa kontserbatu du urteen poderioz. Alde zaharretik kanpo Portu dago, arrantzaleen auzoa.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Hondarribiko historia
1203. urtean Alfontso VIII.a erregeak Hondarribiari hiri-gutuna eman zion. Erdi Aroan Hondarribia merkataritzako portu aberatsa ere izan zen, izan ere, bertatik itsasoratzen ziren Gaztelako eta Nafarroako hainbat gai (garia, ardoa, metalak...) Flandeserako eta Europarako beste portu askotarako.
Mendetan zehar Hondarribia gotorleku ia menderaezina izan zen. Kuboz eta bastioiez babestutako harresiek hiri osoa inguratzen zuten. Horiek hainbat setiotan babestu zuten hiria.
XIX. mende hasieran Hondarribia erabat suntsituta zegoen, haren alde zaharrean hondamendia besterik ez zegoen. 1805ean, berriz, egoera horretatik ateratzeko udal agintariek Nafarroarekin bat egitea proposatu zuten. Erregeak proposamena onartu zuen eta Hondarribia, Irun eta Lezo Nafarroaren baitan geratu ziren. 1810ean Thouvenot jeneralak agindua berriro Gipuzkoara itzuli ziren.
Napoleonen garaietan hiria frantsesen menpe egon zen.
Lehen Gerra Karlistaren hasieratik karlisten eskuetan erori zen,eta haiek hiria gotortuz. Alkateak, Jose Maria Iriartek, liberala zenez, Hendaiara alde egin behar izan zuen. 1836ko uztailaren 11n Lacy Evans, Britaniar Legio Laguntzailearen burua, hiria menderatzen saiatu zen, karlisten eta Frantziaren arteko komunikazioa deuseztatzeko asmoz. Hala ere ez zuen bere helburua lortu, eta britainiarrek atzera egin behar izan zuten. Tropa karlistek Gibelalde buru zutela, ingelesei erasotzea lortu zuten eta Jaizkibelgo bidetik atzera egitera behartu zituzten, Pasaiara. Hurrengo urtean liberalak berriro saiatu ziren hiria menperatzen eta Oiartzun eta Irun konkistatu ondoren Hondarribiko goarnizioaren errendizioa lortu zuten 1837ko maiatzaren 17an.
Bigarren Gerra Karlista 1872an hasi zen, baina horren eraginak ez ziren Bidasoa Behera heldu 1874. urtera arte. Urte horretan Karlosen tropek Iruni eraso zioten. Hondarribia ere inguratu zuten baina ez zuten beren asmoa bete eta setioa amaitu behar izan zuten.
Gerra bukatu ondoren berpizkunde bat izan zen, udatiarren fenomeno berria aprobetxatuz hiri berri bat eraikiz. Zabalgunea egin zuten eta Portu auzoa hirigunea bihurtu zen alde harresituaren kaltetan.
[aldatu] Udala
Sakontzeko, irakurri: Hondarribiko Udala
Aitor Kerejeta Cid (Euzko Alderdi Jeltzalea) da Hondarribiko alkatea 2007ko hauteskundeez geroztik. Eusko Alkartasunarekin batera gobernatzen du Hondarribiko hiria.
2007ko hauteskundeetan EAJk 6 ziengotzi lortu zituen EAk 4 zinegotzi EAE-ANVk 3 zinegotzi, PSOEk 2 EBk 1 eta PPk 1
[aldatu] Auzoak
2001. urtean Udalak auzo izen ofizial hauek onartu zituen:
- Akartegi
- Alde Zaharra
- Amute-Kosta
- Arkolla
- Gornutz (Montaña)
- Jaitzubia
- Mendelu
- Portua
- Puntalea
- Zimizarga
[aldatu] Ikustekoak
- Jasokundeko eta Sagarrondoko Andra Mariaren eliza (1474 - 1549 artean eraikia, dorrea XVIII. mendean)
- Guadalupe ermita (XVIII. mendekoa)
- Karlos V gaztelua
- Zuloaga jauregia
- Mugaretenea etxea (XVI. mendekoa)
- Egiluz jauregia (XVII. mendekoa)
- Udaletxea (1731 - 1740)
- Harresiak
- Santa Maria atea
- San Nikolas ateak
- San Telmo gaztelua
- Guadalupeko gotorlekua
- Portuko etxe koloretsuak
[aldatu] Jaiak
- Inauteriak
- Apirilaren 25: San Markos, Opila eguna
- Ekainaren 29: San Pedro arrantzaleen eguna
- Uztailaren 25a: Kutxa entrega
- Irailaren 8a: Guadalupeko festak, ohiko Alardearekin
[aldatu] Biztanleria
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2000 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 4.345 | 5.175 | 5.570 | 6.181 | 5.994 | 7.363 | 8.581 | 10.471 | 11.276 | 13.524 | 14.946 | 15.955 | 16.073 | 16.430 |
[aldatu] Hondarribiar ezagunak
- Candido Saseta (1904-1937), militarra.
- Fernando Artola Bordari (1910-1983), idazlea.
- Remigio Mendiburu(1931-1990), eskultorea.
- Txomin Artola (1948-), abeslaria.
- Javier Busto (1949-), konpositorea.
- Janfri Topera (1958-), aktorea.
- Mikel Garmendia Ugarte (1961-), idazlea.
- Jose Maria Olazabal (1966-), golflaria.
- Ane Muñoz Mitxelena (1967-), zinemagilea.
- Kote Pikabea (1970-), futbolaria.
- David de Jorge (1970-), sukaldaria.
- Judas Arrieta (1971-), artista.
- Ainhoa Etxaide (1972-), sindikaria.
- Mikel Errazkin (1973-2008), musikaria
- Joseba Llorente (1979-), futbolaria.
- Juan Jose Lapitz, sukaldaria.
- Xabier Lapitz, kazetaria.
- Unai Emeri, futbolari eta entrenatzailea.
[aldatu] Herritik kanpo jaiotako hondarribiarrak
Hondarribiak bere ingurune eta lasaitasunagatik betidanik jende asko erakarri du bertan bizitzera. Haien artean honakoak:
- Salbador Zapirain Ataño
- Alfonso Sastre
- Nestor Basterretxea
- Txabi Basterretxea
- Eva Forest
- Andrés Vilariño
- Klaudio Otaegi
- Jose Maria Etxaburu Kamiñazpi
- Arantxa Urretabizkaia
[aldatu] Musika taldeak
[aldatu] Ekonomia
Arrantza
Hondarribiko arrantza-portua baxurako azpisektorean baizik ez da aritzen. Ontziak bi arrantza-motakoak ditu: ur azaleko arrantza (inguraketa-arrantza eta beita biziko atun-arrantza) eta artisau-arrantza (hegaluzerako eta legatzerako ontziak).
Hondarribiko arrantza-flota 2002. urtean 28 itsasontziz osatua zen. Horietako %39,5, hau da, 15 ontzi (69 marinel), artisau-arrantzakoak ziren, eta gainerako % 60,5a, hots, 23 ontzi (312 marinel), azaleko arrantzan aritzen ziren.
Hondarribiko arrantza-flotak gehien harrapatzen dituen espezieak hauek dira: lehenbizi berdela, eta gero atuna, sardina, hegaluzea eta txitxarroa.
- (Euskaraz) Kofradia
[aldatu] Komunikabideak eta azpiegiturak
- Aireportua: Zerbitzuak eskaintzen dizkie Donostialdea eta Bidasoaldeako hiritarrei.
- Arrantza portua: Euskal Herriko kairik garrantzitsuenetarikoa da.
- Kirol portua
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Hondarribiko udala
