Hondarribiko gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hondarribiko gaztelua
Karlos V.aren gaztelua
Fuenterrabia - Castillo de Carlos V-Parador Nacional El Emperador 01.jpg
Gazteluaren ataria.
Herria Hondarribia, Bidasoaldea
Herrialdea  Euskal Herria
Lurraldea  Gipuzkoa
Koordenatuak 43°21′48″N 01°47′28″W / 43.36333°N 1.79111°W / 43.36333; -1.79111Koordenatuak: 43°21′48″N 01°47′28″W / 43.36333°N 1.79111°W / 43.36333; -1.79111
Garaia Lehenbiziko eraikina XX. mendea
Gaur egungo eraikina XVI. mendea
Helbidea Hondarribiko Alde Zaharra
Hondarribiko gaztelua non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa
Hondarribiko gaztelua

Hondarribiko gaztelua edo Karlos V.aren gaztelua Gipuzkoako Hondarribia udalerrian kokatzen den antzinako gaztelu bat da, udalerri honetako eraikin esanguratsuenen artean kokatzen delarik

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laukizuzen oinarria duen gotorlekua da, Erdi Aroaren amaieran Antso II.a Nafarroakoak eraiki zuelarik. Gerora, 1194an Antso VI.a Nafarroakoa muinoaren gainaldera zabaldu zuen. 1200an Alfontso VIII.a Gaztelakoak Gipuzkoa bereganatu zuenean, jada leku hartan gaztelu bat bazela egiaztatu zen. Beranduago, Errege-erregina katolikoek gaztelu berri bat eraiki eta ondoren Karlos I.a Espainiakoa eta V.a Alemaniakoak handitu eta zaharberritzea agindu zuen (hortik gaur egun hain hedatua dagoen gazteluaren izendapena), horretarako artilerria plataforma laukizuzen bat eraiki zen, hau eraikinaren aurrealdearen ezaugarri nagusia bilakatuko zelarik.

Historiako zatirik handienean koartel gisa eta militar plaza horretako agintariaren egoitza bezala erabilia izan zen. Historiaren gertakizun ugari jasan izan zituen. 1660an espainiar infanta eta gerora Luis XIV.a Frantziakoa erregea izango zena Faisaien uhartean ezkondu behar zirenean espainiar errege familiaren egoitza izan zen. 1794an frantziar gudarosteek zeharo hondatu zuten.

XX. mendearen hasieran eraikinaren hondakinak besterik ez ziren gelditzen. 1968an zaharberritua eta Paradore Nazionala bihurtua izan zen, gaur egun funtzio horrekin jarraitzen du, Gipuzkoan mota hortako ostatu bakarra delarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hondarribiko gaztelua Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa