Hondarribiko setioa

Koordenatuak: 43°21′45″N 1°47′29″W / 43.36244°N 1.79148°W / 43.36244; -1.79148
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hondarribiko setioa
Nafarroako konkista
Lau Urteko Gerra
Moret. Sitio de Fuenterrabía.jpg
Data1523ko uztaila - 1524ko apirila
LekuaHondarribia
 EH
Koordenatuak43°21′45″N 1°47′29″W / 43.36244°N 1.79148°W / 43.36244; -1.79148
EmaitzaEspainiarren garaipena
Gudulariak
Espainia Espainiako Inperioa  Nafarroa
 Frantzia
Buruzagiak
Karlos V.a Habsburgokoa
Iñigo Fernandez de Velasco
Henrike II.a Nafarroakoa
Frantzisko I.a Frantziakoa
Petri Nafarroakoa
Jacques D'Aillon

Hondarribiko setioa Nafarroako Erresuma independentea berrezartzeko hirugarren saiakerak porrot egin ondoren gertatu zen. Nafar-gaskoien armada Hondarribia hartu eta bertan gotortu zen 1521eko urritik, eta Karlos V.aren indarrak hiribildua beren eskuetan hartzen saiatu ziren. 1523ko uztailetik, setioa jarri zioten.

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendeko Hondarribia egun baino handiagoa zen izan ere ia Irun guztia eta Hendaia eta Behobia zatiak barnean zituen. Hiribildua eta gotorlekua muino batean zegoen, harresiz, mendi eta itsasoz inguratuak Bidasoaren bokalean.

Mugan izateagatik ez ezik bere ezaugarri orografikoengatik ere Karlos V.ak eta Frantzisko I.a Frantziakoak bereganatu nahi zuten hiribildua. Hori zel eta, errege biek ordezkari hautatu zituzten Hondarribia eta Hendaia artean zeuden uretan mugak jartzeko, lehen hitzarmenen bidez egina.

1512an, Gaztela eta Aragoiko Erresumak Nafarroako Erresuma konkistatu eta geroko lehendabiziko saiakera egin zuten. Piarres Nafarroakoak 2.000 lagun zuzendu zituen Lautrec eta Borboi armada batean baina Luis de la Cuevak buru egin zuen. Beste saiakera bat eragozteko, azaroan Behobian beste gotorleku bat eraikitzea erabaki zen, Hondarribiko gotorlekua laguntzeko.

1517an Espainia eta Frantziak legez finkatu zituzten eskualdeko mugak, bertokoak banatuak izanik.

Nafar-frantsesen okupazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1521eko urriaren hasieran Bonniveteko jauna zen Guillaume Gouffier almirante frantziarrak Behobiako gaztelua hartu zuen, ia ez zen eroriak izan gaztelarrek aurka egin ez zutelako. Berehala, urriaren 6an Hondarribiko gaztelua setiatu eta hamabi egun geroago hartu zuten, nafar-gaskoien armadaren hiru erasoan ia 1.000 hildakoak izanik. Bertako alkaidea zen Diego de Verak urriaren 18an amore eman zuen.

Bonniveteko jaunak 3.000 laguneko garnizioa utzi zuen, horietatik 2.000 gaskoi eta 1.000 nafar. Ludeko jauna zen Jacques Daillon alkaidea zen "Nafarroako erregearen izenean". Horrexegatik Nafarroako Erresumako bandera setio osoan zehar dantzatzen ari zen, nahiz eta frantsesek bere bandera jaso nahi.

Karlos V.a enperadoreak Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren arbitraje eskatu zuen Frantzisko I.a Frantziakoari hiribildua eskatzeko. Nafarrek hizketaldiak ezagutu ondoren, garnizioa aldatu zuten.

Gotorlekuaren setioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen jada kargua jardun bazuen ere, Beltrán de la Cueva, 1522ko maiatzaren 23an, Gipuzkoako kapitain jeneral berri bihurtu zen. Laster 3.000 eta 4.000 soldadu berriak lortu zituen: alemaniar landsknechtak, gaztelarrak, nafarrak, aragoiarrak, bizkaitarrak, errioxarrak eta arabarrak.

Behobiako gaztelua defenditzeko zaila zenez, nafar-gaskoiek uztea erabaki zuten. Kanoiak, armak eta elikagaiak handik eramanak ziren. Gero, harresiak suntsitzeko lehergaiak jarri bazituzten ere, Otxoa Sanz Asuakoa kapitainak zuzendutako tropa gaztelarrak metxa amatatu eta gaztelua hartu zuen.

Egun bi geroago San Martzialeko gudua gertatu zen.

1522ko uztailean, gotorlekua gosez errenditzea erabaki zuten. Hamar hilabete hornitua izan gabe, gosez hiltzen hasi ziren defendatzaileak. Frantzia eta Nafarroako tropak laguntzeko ailegatu eta, Bidasoa zeharkatu ondoren, gaztelarrei ihes egitea eragin zieten. Gotorlekua berriro hornitu eta garnizioaz aldatu zenez, Beltrán de la Cueva kargutik kendu zuen erregeak. Ordezkaria Gaztelako kondestablea zen Iñigo Fernández de Velasco zen.

Frantsesek itsasoa kontrolatzen zutenez, gotorlekua hornitzeari ekin zioten.

1523 eta 1524 arteko neguan Karlos V.ak Frantzisko I.a Frantziakoaren aurkako kanpaina antolatu zuen, Tolosa, Nafarroa Beherea, Baiona eta Hondarribia kontrolatu nahi zuena. Kanpainak 24 egunetan kale egin zuen, desertzio eta gaixotasunak jota armadaren lauren bat galdu zuelako. Gainontzeko tropak berriz elkartu eta Hondarribiko setioan zegoen armadari lagundu zion.

Otsailaren 2an gotorlekua bonbardatzeari ekin zioten eta laster hasi ziren amore emateko negoziaketak. Otsailaren 27an frantziarrek gaztelua utzi zuten. Nafarrak eta biarnesak baino ez ziren geratu Hondarribian, horietatik nagusiena Petri Nafarroakoa Erresumako mariskala izanik. 1524ko otsailaren 29an, Karlos V.a enperadoreak berari aurka egindako nafarren barkamen partziala agindu zuen, berari leialtasuna zin egin eta haien posizio politikoaren "errua" onartzen bazuten; aukera hori eskaini zitzaion Petri III.a Nafarroako mariskalari ere, artean Hondarribian zegoela, baita Hondarribiko beste setiatu batzuei ere. Apirilaren 29an errenditu ziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]