Hoover adierazle

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kontzentrazioaren azterketan, Hoover adierazlea edo Robin Hood adierazlea banako guztiek berdina jaso dezaten batezbestekotik gorako errenta jasotzen duten banakoek euren errentatik eman behar duten errenta osoaren proportzioa da.

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errentak: 10-20-40-60-70

Errenten batezbestekoa: 200/5=40

Guztiek 40 jaso dezaten, bi errenta handienek (60-40)+(70-40)=50 eman behar dute. Errenta osoarekin 50/200=%25eko portzentajea da hori. Horixe da Hoover adierazlearen balioa.

Hoover adierazlea eta Lorenz kurba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu kopuru handietarako, Hoover adierazlea bat dator Lorenz kurbako puntuetatik erabateko berdintasuna adierazten duen diagonalera bitarteko distantzia maximoarekin, Pietra adierazlearekin hain zuzen. Zehatzago, (p_i, L(p_i)) izanik Lorenzen kurbako diagramako abzisak eta ordenatuak hurrenez hurren:

H=max[p_i-L(p_i)]\,

Zenbat eta handiagoa izan, kontzentrazioa edo ezberdintasuna handiagoa izango da, adierazlea balio posible handiena 1 izanik.