Horace Grant

Wikipedia, Entziklopedia askea
Horace Grant

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHorace Junior Grant
JaiotzaAugusta1965eko uztailaren 4a (58 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaClemson University (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Seattle Supersonics-
Los Angeles Lakers-
Orlando Magic-
Chicago Bulls-
Clemson Tigers men's basketball (en) Itzuli1983-1987
Draft NBA Chicago Bulls
 
Posizio edo espezialitateahegal-pibota
pibota
Kirol zenbakia54
Pisua98 kilogramo
Altuera208 zentimetro

Horace Junior Grant, (Augusta, Georgia, Estatu Batuak, 1965eko uztailaren 4a - ) saskibaloi jokalari ohia da. 17 denboralditan zehar NBAko hainbat talde ezberdinetan jokatu zuen, 2004. urtean erretiratu zen arte. NBAko liga 4 alditan irabazi zuen eta Harvey Granten anaia bikia da, hau ere NBAko jokalaria izan zen. Profesional izandako 17 urteetan, 11,2 puntu eta 8,2 erreboteko batez bestekoak egin zituen.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4 denboralditan zehar Clemsongo Unibertsitatean jokatu zuen Grantek. Urte hauetan 13,9 puntu eta 8 erreboteko batez bestekoak burutu zituen. Bere azken denboraldian, bere konferentziako urteko jokalaririk onena izendatu zuten, 21 puntu eta 9,6 puntuko mediak egin ostean.

NBA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chicago Bulls[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitatean erakutsitako dohaiek, NBA ligara salto egiteko aukera eman zion. Horrela, 1987an, Chicago Bulls taldea draft-eatu zuen. Lehen urtea, taldeko dinamikan sartzeko erabili zuen eta hortik aurrera Scottie Pippenekin batera hegaleko postuan finkatu zen. Honez gain, Michael Jordan, John Paxson eta Bill Cartwrihtekin batera NBAko historiako 10 talderik onenetakoen artean sartu zen, 1991 eta 1993 urte artean NBAko 3 eraztun irabazi ostean.

1993an Jordan erretiratu zenean, taldeko jokalaririk garrantzitsuenetako bat bilakatu zen Pippenekin batera, baina denboraldia amaitu zenean, Orlando Magic taldera joan zen. Chicagon burutu zuen azken denboraldi honetan NBAko All-Star-a jokatu zuen.

Orlando Magic[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orlandon, taldeak behar zuen espernientzia puntua jarri zuen, Shaquille O'Neal edota Anfernee Hardaway bezalako jokalari gazteak zituen eta. Urte horretan, NBAko finalera iritsi zen taldea, baina lau partida jarraian galdu zituzten Houston Rocketsen aurka. Floridan, 5 urte egin zituen Horacek, 1999. urtean Seattle Supersonics taldera bidali zuten arte.

Los Angeles Lakers[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seattleen urte bat egin ondoren, Los Angeles Lakers taldera joan zen. Operazio honetan, Glen Rice Lakersetik New Yorkera joango zen eta Patrick Ewing, New Yorketik Seattlera joango zen. Los Angelesen, beste eraztun bat irabazten lagundu zion taldeari 2001. urtean.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001eko denboraldia amaitzean, Horacek Orlandora itzultzea erabaki zuen. Baina 5 partida bakarrik jokatu zituen bertan. Orduan, Magiceko entrenatzailea zen Doc Riversekin arazoak izan zituen eta. 2003-2004 denboraldian, iada 38 urterekin, Los Angelesera itzuli zen Lakersekin jokatzeko berriz ere. Bertan, bere profesional mailako azken partida jokatu zuen.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]