Horacio Quiroga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Horacio Quiroga

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHoracio Silvestre Quiroga Forteza
JaiotzaSalto1878ko abenduaren 31
Herrialdea Uruguai
HeriotzaBuenos Aires1937ko otsailaren 19a (58 urte)
Heriotza moduasuizidioa: zianuroagatiko intoxikazioa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakipuingilea, dramagilea, poeta, idazlea eta antzerkigilea
Mugimenduamodernismoa
Izengoitia(k)S. Fragoso Lima eta Aquilino Delagoa

IMDB: nm0704371 IBDB: 13455
Find a Grave: 10911819 Edit the value on Wikidata

Horacio Quiroga (Salto, Uruguai, 1878ko abenduaren 31Buenos Aires, Argentina, 1937ko otsailaren 19a) Uruguaiko idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezbehar asko izan zituen bizitzan; adiskide bat hil zuen nahi gabe, eta haren lehen emazteak bere burua hil zuen. Hasieran modernismoaren eta, bereziki, Leopoldo Lugones idazlearen eragina izan zuen. La revista aldizkari modernistan parte hartu zuen, eta 1901ean Los arrecifes de coral (Koral arrezifeak) olerki eta hitz lauko bilduma argitaratu zuen.

1902an, argazkilari gisa parte hartu zuen Lugonesek, Misiones oihanera antolatu zuen bidaian. Harrezkero, Chaco eskualdean eta Misiones oihanean bizi izan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi eleberri labur idatzi zituen: Historia de un amor turbio (1908, Amodio nahasi baten historia) eta Pasado amor (1929, Maitasun iragana). Gainerakoan, ipuinak idatzi zituen. Ipuin-idazlearen dekalogo bat idatzi zuen, ipuinari buruz zituen ideiak eta gehien maite zituen ipuingileak aipatzen zituena: Poe, Maupassant, Kipling eta Txekhov. Ipuin gehienak egunkari eta aldizkarietan argitaratu zituen, eta gero, liburuetan bildu. Oihana du ipuin askoren gertalekua, eta gizonaren eta izadiaren arteko gatazka dute gaitzat. Errealismo magikoa deritzanaren aitzindaria izan zen. Eritasun larri bat zuela jakinik, bere buruaz beste egin zuen.

Idazlanak: Cuentos de amor, de locura y de muerte (1917, Maitasunezko, eromenezko eta heriotzazko ipuinak), Cuentos de la selva (1918, Oihaneko ipuinak), El salvaje (1919, Basatia); El desierto (1924, Basamortua), La gallina degollada y otros cuentos (1925, Lepo egindako oiloa eta beste ipuin batzuk), Anaconda (1921), Los desterrados (1926, Erbesteratuak).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Horacio Quiroga Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Quiroga, Horacio; Maio, Sara (itzul.): Ipuinlari hobezinaren dekalogoa. - Egan, 2013-3/4, 190-191.
  • Quiroga, Horacio; Maio, Sara (itzul.): Ipuinlari hobezinaren manual edo eskuarra. - Egan, 2013-3/4, 192-197.