Horadada uhartea

Koordenatuak: 43°27′52″N 3°46′06″W / 43.464382°N 3.768425°W / 43.464382; -3.768425
Wikipedia, Entziklopedia askea
Horadada uhartea

Uhartearen ikuspegia
Bertako izenaIsla de la Horadada
Geografia
KokapenaSantanderko badia, Bizkaiko golkoa
Politika
Herrialdea Espainia
Autonomia ErkidegoaKantabria
Gizartea
Biztanleria0 bizt.
Dentsitatea0 bizt./km²

Horadada uhartea, Santanderko badiaren sarreran dagoen uhartetxo bat da. Bertan, itsasargi bat dago. Duela urte gutxirarte, arku natural bat zuen, denborale baten ondorioz erori zena. Elezaharrak dionez, Santanderreko patroiak diren San Emeterio eta San Zeledoniori, Calahorrakoak ziren santu martiri kristauak, buruak moztu zizkietenean, hauek, Ebrora bota ziren, eta Mediterraneotik eta Ozeano Atlantikotik harrizko txalupa batean eginiko bidaia luze baten ondoren, Santanderreko Badiara iritsi ziren, harrizko txalupa uharte honen aurka jo zelarik, arku forma emanez, eta, ondoren, garai hartan hiribildua zen Santanderreko patroi izendatuz. Santuen hondarrak, gertaera hauen ondoren sortutako monasterio batean gorde ziren, ondoren, Santanderreko Katedrala izango dena, non, ordutik, atseden hartzen duten eta hiriko patroi bezala ohoratzen diren, bere armarrian agertzen direlarik.