Hormona luteinizatzaile

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
LHren gailurra (berde kolorean) obulazioan

Hormona luteinizatzailea edo LH hormona bi hormona gonadotropikoetako bat da (bestea hormona folikulu estimulatzailea edo FSH izanik). Hormona gonadotropikoek gonadetan jarduten dute, lotura estua izanik hormona sexualekin.

Gizakiarengan eta beste animalia batzuengan hipofisiak (adenohipofisiak, zehazki) hormona luteinizatzailea jariatzen du.

Egitura kimikoari dagokionez, LH hormona glikoproteina bat da, bere pisu molekularra 29.000 daltonekoa izanik. Bi kate polipeptidikoek osatzen dute LHren molekula, kate bakoitzak azukre bat lotuta duelarik.


Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hormona honen eginkizun nagusiak honako hauek dira:


Emakumeengan LHren kontzentrazioa urria da haurtzaroan eta menopausiaren ondoren. Urte emankorretan, aldiz, odoleko kontzentrazioa handiagoa da, 5-20 mIU/ml-koa.