Hornos lurmuturra

Koordenatuak: 55°58′48″S 67°17′21″W / 55.98°S 67.2891667°W / -55.98; -67.2891667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hornos (lurmuturra)» orritik birbideratua)
Artikulu hau lurmuturrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hornos (argipena)».
Hornos lurmuturra
Datu orokorrak
Motalurmutur
EponimoaHoorn
Geografia
Map
Koordenatuak55°58′48″S 67°17′21″W / 55.98°S 67.2891667°W / -55.98; -67.2891667
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Magallanes y la Antártica Chilena eskualdea
Ur-gorputzaDrake pasaia
Hornos lurmuturra

Hornos lurmuturra[1] (gaztelaniaz: Cabo de Hornos) Txileko hegoaldean dago, Hornos uharteko eta Suaren Lurraldeko artxipelagoko hegoalderengo lurmuturra. Sarritan jo izan da Hego Amerikako hegoalderengo puntutzat, baina Diego Ramírez artxipelagoko Águila uhartea da kokapen hori duena. Edozein modutan ere, Hornos lurmuturra bai da Lurreko hegoaldeko hiru 'lurmutur handietan' hegoalderengo dagoena. Drake pasabideko iparraldera dago: Drake pasabideak banatzen ditu Hego Amerika eta Antartika alde batetik, eta bestetik, Ozeano Barea eta Ozeano Atlantikoa.

Administratiboki, Hornos Lurmuturreko Komunakoa (lehen "Navarino") da, eta Puerto Williams da dagokion hiriburua (Txileko Antartikako Probintziako hiriburua ere bada). Txileko Armadak egoitza dauka Hornos lurmuturrean.

Historikoki, Hornos lurmuturra nabigazioko mugarri garrantzitsua izan da, hango urak oso arriskutsuak diren arren: haizeak gogor joten du, olatu handiak izaten dira, ur-laster edo korronteak, eta icebergak ere egoten direlako. Panamako kanala ireki zutenetik, hala ere, itsas merkataritza gehienak Hornos lurmuturreko bideari utzi egin zion, eta hegazkin- eta petrolio-ontzien tankerako handiek bakarrik egiten dute bidea handik, baita erronka nautikoak gustuko dituztenek ere.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraldean ez dago zuhaitzik, eta belarra ugari dago, euri asko egiten duelako.

Hornos Lurmuturreko Parke Nazionalaren parte da lurmuturra; parke osoa 63.093 hektarea da. Bestalde, 2005. urtean Hornos Lurmuturreko biosfera-erreserba eratu zuten, Hornos Lurmuturreko Parke Nazionala eta Alberto de Agostini Parke Nazionala batuta; denera erreserba 4,9 milioi hektarea da, lurrez eta urez.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima hotza eta hezea dago, urtean batez beste 5,2 °C-ko tenperaturarekin. Batez ere neguan, haizeak oso gogor joten du, baina udan ere haizeteak izaten dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1525. urtean Francisco de Hoces marinel espainiarra halabeharrez heldu zen Hornos lurmuturreko ingurura, Francis Drake pirata ingelesa baino gizaldi erdi lehenago. Hori dela eta, Espainian eta Hego Amerikako leku batzuetan Hoces Itsasoa esaten diote Drake pasabideari. Izan ere, Francis Drake 1578 urteko irailean heldu zen Suaren lurraldera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]