Horta-Guinardó

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Horta-Guinardó (7)

Casa de les Altures - Visió general.jpg
Les Altures Etxea, gaur egungo barrutiaren egoitza.
Barcelona districte VII.svg
Azalera 1.194,7 km²
Biztanleria 171.961 (2009)
Dentsitatea 143,9 bizt / km²


Horta-Guinardó Bartzelona hiriko barrutia da, iparekialdean kokatuta dagoena, Gràcia eta Nou Barris barrutien artean. 1.194,7 hektareatako azalerarekin, hiriaren %11,9a hartzen du. 2009. urtean 171.961 biztanle zituen.

Horta-Guinardó eremua Bartzelona hirira berandu gehitu zen. XIX. mendean hiriko eremu eta auzo askotan eman zen industrializazioa ez zuen jasan, ez eta 1950ko hamarkadan haietan eman zen urbanizazio prozesua ere. Hortaz, barruti honetan etxebizitzak modu nahasian eraiki ziren, eraikuntza baldintzak egoki betetzen ez zituzten eremu batzuetan etxola guneak eraikiz, aldiz barruti honetako beste eremu batzuetan kalitatezko etxebizitzez osatutako guneak eraiki izan direlarik.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barruti hau hiriaren ipar-ekialdean kokatzen da, Gràcia eta Nou Barris barrutien artean. Hegoaldean Eixample, Sant Andreu eta Sant Martí barrutiekin mugatzen du, iparraldean Collserola mendilerroa du, han Sant Cugat del Vallès eta Cerdanyola del Vallès udalerriekin mugatzen duelarik.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horta-Guinardó barrutiko auzoak
Kodea Auzoaren izena Biztanleria (2009) Azalera (ha) Dentsitatea (biz/ha)
33 El Baix Guinardó 26.287 56,0 469,6
34 Can Baró 9.159 38,4 238,7
35 El Guinardó 35.836 130,8 273,9
36 La Font d'en Fargues 9.608 65,7 146,2
37 El Carmel 33.081 94,2 351,3
38 La Teixonera 11.494 33,7 341,1
39 Sant Genís dels Agudells 7.228 171,6 42,1
40 Montbau 5.261 204,7 25,7
41 La Vall d'Hebron 5.618 73,6 76,3
42 La Clota 480 17,8 26,9
43 Horta 27.909 308,2 90,5
Horta-Guinardó 171.961 1.194,7 143,9

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Horta-Guinardó Aldatu lotura Wikidatan