Hosto gorri, hosto berde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hosto gorri, hosto berde
Datuak
Argitaratze-data2002, lehen argitalpena
GeneroaOlerkia
Jatorrizko izenburuaHosto gorri, hosto berde / Hoja roja, hoja berde
HerrialdeaEspainia (Madril)
BildumaBilingües
FormatuaLiburua
ISBN978-84-931844-9-0

Hosto gorri, hosto berde Juan Kruz Igerabidek idatzitako eta Elena Odriozolak ilustratutako olerki liburu elebiduna da. Jon Kortazarrek sarrera erakargarria egiten du liburuari hasiera emanez. [1]

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haiku sorta honetan bi hosto ardatz bezala harturik egoera ezberdinak irudikatu nahi izan ditu idazleak. Lehenengoan, zuhaitzetik erortzear dagoen hostoaren bidez, bizitza independientea, dekadentzia eta bizitza berri baten hasiera erakutsi nahi izan du. Bigarrenean, hau da, hosto berdea irudikatuz, oraindik zuhaitzean bizirik dirauen hostoari egiten dio erreferentzia.[2]

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haiku bilduma honetan idazleak estrofa tradizionalen metrika errespetatzen du, elementu xumeak, ironia eta umorea erabiliz. Idazleak sarritan jo du tradizio eta erlijioetara, inspirazio eta interpretazio-iturritzat hartuz. Sinbolismo garaian berrikuntza izan zen japoniar bertso molde txikia, itzuli egin da, hondar legez, haurren mundura. Eta Igerabidek jakin du kontzeptu berria nola eman gazteentzako idazkietan: olerkietan haikuaren moldearekin jolastuz, irudiekin eta ahapaldi laburtxoari darion ikus-indarrarekin. Sinple-itxura duen irudiaren sakoneko konplexutasuna alde batera utzirik, soiltasuna azpimarratzen du, sakonera joaz, testuaren muinari behar besteko garrantzia emanenez, giza balioak eta elkartasuna azpimarratuz. Era berean, idazlearen liburu gehienetan bezalaxe ohikoak dira olerki marka hauek: sorpresa, lirikan elegantzia, naturarekiko aipamenak eta pertsonifikazioa bezalako elementuak. Berez, haur eta gazteei zuzendutako obra hau olerki irakurle adituen mailara iristen dela ikus daiteke.

« HOSTOEN HAIKUA

Gorputza tente,

ez du egin nahi itzalik

hosto meheak (19 or.)

»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. www.galtzagorri.. .
  2. «Antonio Rodriguez Almodovar» Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia: 181-187..


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Editorial Palas Atenea