Hosto-erorkor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Baso hosto-erorkorra udazkenean
Baso hosto-erorkorra neguan

Hosto-erorkorrak[1] udazkenean (klima epelean) edo urtaro lehorrean (klima tropikalean) hostoak galtzen dituzten zuhaitz eta zuhaixkak dira.

Hosto erorkorrak kolore ugari hartzen dituzte: gorritik horira doazenak, hain zuzen ere.

Udazkena sartzearekin batera, hotza datorkigu eta eguzki ordu gutxiago izaten ditugu. Horren ondorioz, kolore berdea ematen dien klorofila galtzen hasten dira hostoak. Haien ezaugarriak desagertzen direnean, hostoa sikatu egiten da. Hosto lehor hauengatik janaria jasotzen jarraitu ezin duenez, gainetik kentzen ditu zuhaitzak. Giro hotzenetan, hostoen zainetako ura izoztu eta barnetik puskatu egiten dira. Beraz, hosto zaharrez libratu ondoren, udaberrian hostotza berria izateko prest dago zuhaitza.

Materia organikoa zuhaitzera itzultzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hosto-erorkor Aldatu lotura Wikidatan
  1. Hostoerorkor eta Hostogalkor agertzen da Elhuyar hiztegian, Hosto-erorkorrak Zehazki hiztegian.