Hots zuri
Wikipedia(e)tik
Denbora serieen azterketan, hots zuria ezaugarri hauek dituen prozesu estokastikoa da: bere itxaropen matematikoa 0 da une guztietarako, bariantza mugatua eta konstantea du eta une ezberdinetako balioak korrelazio gabeak dira. Une ezberdinetako balioak elkarrekiko independenteak badira gainera, hots zuri independentea dela esaten da. Uneko balioak banakuntza normalaren araberakoak badira gainera, prozesua hots zuri gausstarra dela esaten da.