House (telesaila)
| House | |
|---|---|
| Formatua | Telesaila |
| Iraupena | 43 minutu gutxi gora-behera |
| Egilea | David Shore eta Paul Attanasio |
| Protagonistak | Hugh Laurie Lisa Edelstein Omar Epps Robert Sean Leonard Jennifer Morrison Jesse Spencer Peter Jacobson Olivia Wilde Kal Penn |
| Herria | Estatu Batuak |
| TB Katea | FOX |
| Emisioa | 2004ko azaroaren 16a – gaur egun |
| Atalak | 155 oraingoz |
House edo House M.D. FOX telebista kateak 2004ko azaroaren 16an estreinatutako telesail estatubatuarra da, David Shore eta Paul Attanasiok sortua izan zelarik nahiz eta kredituetan Davis Shore bakarrik agertu.
Telesaila Hugh Laurie aktore britainiarrak antzeztutako protagonistan oinarritzen den drama medikua da. Gregory House telesaileko pertsonaia nagusia Sherlock Holmes detektibearengan inspiratuta dago. House, New Jerseyen dagoen fikziozko Princeton-Plainsboro Unibertsitate Ospitalean bere mediku taldearekin batera, kasu kliniko misteriotsuei azalpena aurkitzen dien mediku desatsegin, disdiratsu eta drogazalea da.
Telesailak kritikaren eta ikuslearen oso harrera ona izan zuen lehen momentutik, bai Estatu Batuetan eta bai mundu mailan ere, telesailik ikusienetakoa bihurtuz. Sari eta izendapen ugari jaso ditu, garrantzitsuenak Peabody sari bat, bi urrezko globo eta hiru Emmy sari. 2008an telesailik ikusiena izan zen, batez beste 82 milioi pertsonak ikusi baitzuten 66 herrialdetan.
Aktore eta pertsonaiak [aldatu]
- Hugh Laurie: Gregory House
- Lisa Edelstein: Lisa Cuddy
- Robert Sean Leonard: James Evan Wilson
- Omar Epps: Eric Foreman
- Jennifer Morrison: Allison Cameron
- Jesse Spencer: Robert Chase
- Peter Jacobson: Chris Taub
- Kal Penn: Lawrence Kutner
- Olivia Wilde: Remy Hadley
- Amber Tamblyn: Martha Masters
Denboraldiak [aldatu]
Gaur egun telesailaren zortzigarren denboraldia ematen ari dira Estatu Batuetan.
| Denboraldia | Atalak | Emisio urteak |
|---|---|---|
| 1 | 22 | 2004 - 2005 |
| 2 | 24 | 2005 - 2006 |
| 3 | 24 | 2006 - 2007 |
| 4 | 16 | 2007 - 2008 |
| 5 | 24 | 2008 - 2009 |
| 6 | 22 | 2009 - 2010 |
| 7 | 23 | 2010 - 2011 |
| 8 | 22 | 2011 - |
Kanpo loturak [aldatu]