Houyhnhnm

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Houyhnhnm-ak fantasiazko izakiak dira, Jonathan Swiften Gulliver-en bidaiak liburuan agertzen direnak.

Itxuraz, zaldiak bezalakoak dira, baina adimentsuak. Arrazoiak gidatzen ditu haien bizitzak. Houyhnhnm-ak Yahoo-ekin bizi dira, zeinak gizaki basati eta adimen gutxikoak diren. Houyhnhnm-ek morroi moduan erabiltzen dituzte Yahoo-ak, nahiz eta behe-mailako eta nazkagarritzat hartu.

Houyhnhnm-ek ez dute gezur hitza ezagutzen, arrazoiak eragozten dielako ez dena esatea.