How the West Was Won

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
How the West Was Won
Poster - How the West Was Won.jpg
Datuak
Jatorrizko izenburua How the West Was Won
Izenburua euskaraz Mendebaldea Nola Irabazi Zen
Urtea 1962
Estreinaldia 1962eko azaroaren 1a
Generoa Western
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 155 minutu
Aurrekontua 15 milioi dolar
Banatzailea Metro-Goldwyn-Mayer
Zuzendaria
John Ford
Henry Hathaway
George Marshall
Richard Thorpe (krediturik gabe)
Ekoizleak
Bernard Smith
Gidoilariak
James R. Webb
Aktoreak
Spencer Tracy (narratzailea)
Carroll Baker
Walter Brennan
Lee J. Cobb
Andy Devine
Henry Fonda
Carolyn Jones
Karl Malden
Harry Morgan
Gregory Peck
George Peppard
Robert Preston
Debbie Reynolds
James Stewart
Eli Wallach
John Wayne
Richard Widmark
Musikagileak
Alfred Newman
Argazkilariak
William H. Daniels
Milton Krasner
Charles Lang, Jr.
Joseph LaShelle
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Sariak
1990eko Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Whoopi Goldberg) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria

How the West Was Won (euskaraz "Mendebaldea Nola Irabazi Zen") 1962ko Metro-Goldwyn-Mayer estatubatuar ekoiztetxearen superekoizpen eta western filma bat da. Honako lau zuzendari bikainek zuzendu zuten: John Ford, Henry Hathaway, George Marshall eta Richard Thorpe (azken hau krediturik gabe).

Filma hau Hollywoodeko western generoaren "eskola zaharreko" azken filmatzat jo ohi da, bertan garaiko izar handi askok antzeztu zutelarik, tartean, Carroll Baker, Walter Brennan, Lee J. Cobb, Andy Devine, Henry Fonda, Carolyn Jones, Karl Malden, Harry Morgan, Gregory Peck, George Peppard, Robert Preston, Debbie Reynolds, James Stewart, Eli Wallach, John Wayne eta Richard Widmark. Gainera Spencer Tracy aktoreak narratzailearen ahotsa ipini zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma 1839-1889 bitartean AEBtako Mendebalde Urrunan girotua dago, bertan Prescott familiak belaunaldiz-belaunaldi New York hiritik Ozeano Barearen kostaldeko estatuetara burututako bidai luzea agertzen da, baina tartean pertsonaia ugariren istorioak kontatzen dira, denak ere, modu batera edo bestera, heuren bizitzak elkargurutzatzen dituztelarik. Azken finean Mendebaldea konkistatu zuten gizon-emakume zaildu eta ausarteei buruzko kontakizun erraldoia da.

Filma bost ataletan banatua dago:

  • Ibaiak (1830)
  • Lautadak (1850)
  • Gerra Zibila (1861-1865)
  • Burdinbidea (1868)
  • Bidelapurrak (1880)

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kredituetan agertu ez ziren honako aktore hauek ere antzeztu zuten:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: How the West Was Won Aldatu lotura Wikidatan