Howard Carter
Howard Carter arkeologoa 1924an. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1874ko maiatzaren 9a | |
(Ingalaterra) |
||
| Hil | 1939ko martxoaren 2a (64 urte) |
|
(Ingalaterra) |
||
Howard Carter (1874ko maiatzaren 9a, Kensington, Londres - 1939ko martxoaren 2a, Kensington, Londres) ingeles arkeologo eta egpitologo bat izan zen. 1923an Egiptoko Luxor hiriaren aurrealdean dagoen Erregeen Haranean Tutankhamon faraoiaren hilobia topatzeagatik mundu mailan ospetsu bilakatu zen.
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Ingalaterrako Londres hiriburuko Kensington auzoan jaio zen, hamaika seme-alabez osatutako familia bateko semerik gazteena zelarik. Bere aita, Samuel Carter, artista zen. Howard Carter Norfolk hiriaren iparraldean dagoen Swaffam udalerrian hazi zen, inongo heziketa formalik jaso gabe. Bere aitak marrazketa eta margolaritzaren oinarriak irakatsi zizkion.
1891an, 17 urte zituela, Carterrek Egiptoko bere indusketa-lanei ekin zien, bertan topatutako idazki eta margoen kopiak marraztuz. Beni Hasan aztarnategian egon zen. Ondoren William Flinders Petrie-ren tutoritzapean egon zen.
1899an Egipziar Zaharkinen Zerbitzura lan egin zuen, 1905ean eztabaida baten ondoren erakunde hau laga zueñarik. Urte batzuk ekonomikoki estu eta larri ibili ondoren, 1907an Lord Carnavon britainiar aristokrata ezagutu zuen, honek arkeologiarekiko zaletasuna eta ekonomikoki sobera diru zuen gizona zenez, Carter bere indusketa lanetan jarraitzeko diruz hornitu zuen. Laisterrera, Carterrek Lord Carnarvonen aztarnategi guztien begirale bilakatu zen.
Tutankhamonen hilobia [aldatu]
Lord Carnarvonek aurretik Carte bila ibili zen Tutankhamon faraoi ezezagunaren hilobiaren indusketak finantziatu zituen. 1922ko azaroaren 4ean azkenik Carterrek Tutankahmonen hilobia topatu zuen (gerora KV62 deitua), ordurarte Erregeen Haranean hobekien gorde eta topatu izan zen faraoi baten hilobia izan zelarik. 1923ko otsailaren 16an, Carter eta Lord Carnavonek indusketa lanetan jardun zuten, Carterrek ganbera ireki eta Antzinako Egiptoko garaitik ordurarte Tutankhamonen sarkofagoa ikusi zuen lehenbiziko pertsona izan zen.
Topatu zuten materiala zerrendatu ondoren, Carter arkeologia mundutik erretiratu eta bildumatzaile bihurtu zen. 1939ko martxoaren 2an Londres hiriko Kensington auzoan 65 urte zituela hil zen.
Bere heriotza eta Tutankhamonen aztarnategian indusketa lanetan ibilitako jendeak izandako ustezko gertakarien ondorioz, nolabaiteko "Faraoien madarikazio" baten kondaira sortu zen, askoren ustez bertan jardun zuen talde lanak faraoiaren hilobia "prfanatu" egin baitzuen. Halere, kondaira hori ukatzeko maiz Carterren adin aurreratua aipatu izan da.
Halere kondaira horretatik egia den gauza bakarra, hilobia topatu ostean Howard Carterren kanarioa kobra batek janta hil zela da (kobra Antzinako Egiptoko faraoien babes ikurra zen).
Howard Carter arkeologoaren gorpua Londres hiriaren mendebaldean dagoen Putney Vale hilerrian lurperatu zuten.
Iruditegia [aldatu]
-
Howard Carter eta Lord Carnavon 1922an.
-
Errumaniako erreginaren Egiptoko bisita, Carter eskerraldetik bigarrena da.
-
Howard Carter egiptologoa Tutankhamonen sarkofagoa eta momiaren aurrean.
-
Howard Carterren hilobia Londres hirian.
Bilbiografia [aldatu]
- T.G.H James, Howard Carter ; The Path to Tutankhamun, Londres: Tauris Parke, 2001.
- Reeves, N. and Taylor, J.H., Howard Carter: Before Tutankhamun, Londres: British Museum Press, 1992.
- The History Of Howard Carter polo Dr. Thomas Schwarz
Kanpo loturak [aldatu]
- Howard Carterren hilobia (Ingelesez)