Howard Gardner

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Howard Gardner (Scranton, Pennsylvania AEB, 1943ko uztailaren 11 -) psikologoa eta Harvard University-ko irakaslea, Adimen anizkunaren teoria ezagunaren sortzaile nagusia.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1938an Howard Gardnerren gurasoek alde egin zuten Alemaniatik. Judutarrak ziren. Beraien lehen semea, Eric, hil zitzaien istripuan Howard jaio baino lehenagotxo. [1] Howard Gardner hazi zenean kontu hau ez zioten aipatu baina gurasoek ez zioten txikitan eskolako kiroletan parte hartzen utzi. Musika ikasketan, ordea, nahiko aurreraturik ibili zen eta piano jole profesional bihurtzea aztertu omen zuen gaztetan.

1961ean Howard Gardner Harvard Unibertsitatean sartu zen batez ere historia ikasteko asmoarekin, Erik Erikson omen zen garai hartako bere kultura erreferente nagusia. Aldatu zuen, baina, bere ikasteko ildo nagusia social relations-etara, giza harremanetara, (psikologia, soziologia eta antropologiaren arteko nahasketa). Psikologia terapeutikoan interes berezia omen zeukan garai haietan. Howard Gardnerrek berriro aldatu zuen bere interesgune nagusia Jerome Bruner psikologoa ezagutu eta gero eta Jean Piaget-en idazlanak irakurri eta gero.

Bere Doktore statusa lortu eta gero Harvarden 1971ean Unibertsitate horretan bertan lanean geratzea erabaki zuen. Nelson Goodmanekin batera ikerketa talde bat berrantolatu zuen ertien irakaskuntzaren inguruan, Project Zero izenekoa. 1967an sortua, Project Zero ikerketa taldea ertien irakaskuntza sistematikoki aztertzea zuen helburu, bai sorkuntza artean baita beste arlo humanistiko eta zientifikoetan ere. Norbanakoengan eta erakundeengan azter daitezken hainbat kontutan zientzia ikuspegitik ekarpenak egiten saiatzen dira.

1981ean, Howard Gardnerri MacArthur Prize saria eman zitzaion. Orain, irakasle dabil Hobbs Professor of Cognition and Education Harvard Unibertsitatean, (Harvard Graduate School of Education-en). Neurologiako irakasle-laguntzailea ere bada Bostongo Unibertsitatean, Medikuntzako fakultatean (The Boston University School of Medicine).

Adimen anizkunaren teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adimen anizkunaren teoriaren arabera inteligentziak dimentsio anitz omen ditu. Urte luzeetan eztabaidatu izan da ea inteligentzia modu zientifikoan neur ote zitekeen. Gardnerren ustez, pertsona bakoitzak inteligentzia maila desberdina dauka inteligentziaren hainbat aldetan. Inteligentzia orokorra zenbait inteligentziatan banaturik deskribatzen du. Norbanakoaren barneko inteligentzia eta pertsonen arteko harremanetarako inteligentzia osatzen dute inteligentzia emozionala. Honekin batera hizkuntza-inteligentzia, inteligentzia logiko-matematikoa, musika-inteligentzia, espazio-inteligentzia eta inteligentzia gorputz-kinesikoa deskribatu zituen. Geroago beste adimen mota berri bat gehitu zuen: inteligentzia naturalista.

Inteligentzia mota bakoitzak burmuineko gune fisikoetan kokatzen ibili dira burmuinaren fisiologia adituek. Burmuinetako zauriek eta lesioek ikertzea eta burmuinetik emititzen diren uhinak ikertzea izan da gehien jorratu diren ikertzeko bideak.

Teoria hau lehen aldiz 1983. urtean argitaratu zuen Frames of Mind: The Theory of Multiple Intelligences liburuan ("Gogoaren eraikuntza: Inteligentzia Anitzen Teoria"). Teoria hobetzen saiatu zen hurrengo urteetako zenbait argitalpenetan.

Idazlan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibligrafia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gardnerrek hamaika liburu argitaratu ditu. Hizkuntza askotara itzuli egin dira:

  • The Quest for Mind: Jean Piaget, Claude Levi-Strauss and the Structuralist Movement - New York: Knopf, 1973.
  • The Shattered Mind - New York: Knopf, 1975.
  • Artful Scribbles: The Significance of Children's Drawings - New York: Basic Books, 1980.
  • Art, Mind and of Multiple Intelligence (1983) ISBN 0-465-02510-2 (1993 ed.).
  • The Mind's New Science: A History of the Cognitive Revolution - New York: Basic Books, 1985.
  • To Open Minds: Chinese Clues to the Dilemma of Contemporary Education - New York: Basic Books, 1989.
  • The Unschooled Mind: How Children Think and How Schools Should Teach (1991) ISBN 0-465-08896-1 (1993 ed.).
  • Creating Minds: An Anatomy of Creativity Seen Through the Lives of Freud, Einstein, Picasso, Stravinsky, Eliot, Graham, and Gandhi (1994) ISBN 0-465-01454-2
  • Multiple Intelligences: The Theory in Practice (1993) ISBN 0-465-01822-X (1993 ed.).
  • Leading Minds: An Anatomy of Leadership - New York: Basic Books, 1995.
  • Intelligence: Multiple Perspectives - Orlando: Harcourt, 1996.
  • Extraordinary Minds: Portraits of Exceptional Individuals and an Examination of our Extraordinariness - New York: Basic Books, 1997.
  • Intelligence Reframed: Multiple Intelligences for the 21st Century - New York: Basic Books, 1999.
  • The Disciplined Mind: What All Students Should Understand - New York: Simon and Schuster, 1999.
  • Multiple Intelligences After Twenty Years, 2003. Paper presented at the American Educational Research Association, Chicago, Illinois, April 21, 2003. [2]
  • Five Minds for the Future - Harvard Business School Press, 2007, ISBN 978-1-59139-912-4
  • Responsibility at Work - Jossey-Bass, 2007.

Audioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Audioa Daniel Goleman-ekin batera (ingelesez):

  • "Good Work: Aligning Skills and Values" - More Than Sound Productions[3] 2008 (as part of the "Wired to Connect: Dialogues on Social Intelligence").

Gardnerren teoriari buruzko ikerketa:

  • Bennett, M. (2000). Self-estimates and population estimates of ability in men and women. Australian Journal of Psychology, 52, 23–28.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mark K. Smith, "Howard Gardner and Multiple Intelligences," The Encyclopedia of Informal Education (2002, 2008) [1] (accessed February 2009)

Ikus, baita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Howard Gardner Aldatu lotura Wikidatan