Howard Phillips Lovecraft
| Howard Phillips Lovecraft Lovecraft eta Sonia Greene (1924) |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Howard Phillips Lovecraft | |
| Ezizena | H. P. Lovecraft | |
| Jaio | 1890eko abuztuaren 20a | |
| Hil | 1937ko martxoaren 15a | |
| Sinadura | ||
Howard Phillips Lovecraft (Providence, Estatu Batuak, 1890eko abuztuaren 20a – Providence, 1937ko martxoaren 15a) beldurrezko eta zientzia-fikziozko eleberri eta kontakizunen idazlea izan zen. Beldurrezko ipuien berritzaile handitzat jo izan da, genero honi bere sorkuntzako mitologia gehitu ziolarik (Cthulhuren mitoak), beste egile batzuekin elkarlanean garatua eta oraindik indar betean dagoena. Bere lanak beldur kosmiko materialista generoko klasikoak dira, literatur korronte hau ohiko gaietatik urruntzen da (satanismoa, mamuak), zientzia-fikzioaren elementuak bereganatuz (extralurtar arrazak, denboran zehar burututako bidaiak, beste dimentsioen izatea). Olerkigintza, saiakera eta epistola literatura ere landu zituen.
Bere idazlan guztietako esaldi ospetsu edota oroituena hau litzateke:
| « | “That is not dead which can eternal lie And with strange aeons even death may die.” Behin betiko datzana ez dagoela hila Eta eoi arraroekin heriotza bera ere hil daitekela. |
» |
Lan nagusiak [aldatu]
- The Case of Charles Dexter Ward (1928, "Charles Dexter Warden auzia")
- At the Mountains of Madness (1931, "Zoramenaren mendietan")
- The Shadow Over Innsmouth (1936, "Innsmoutheko amets gaiztoa")
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
- H.P. Lovercraft idazleari buruzko webgunea (Ingelesez)
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |