Huế

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Huế hiriaren kokalekua.

Huế Vietnamgo hiria da, Annam lurraldean dagoena, itsasotik 10 km-ra. Binh Tri Thien probintziako hiriburua da. Merkataritzagune garrantzitsua da, eta oihalgintza (kotoia, zeta) ere ekonomia jarduera nabarmena da hiri hartan. Hiriko Phu Bai aireportuak nazioarteko hegaldiak hartzen ditu.

[aldatu] Historia

XVII. mendean Annamgo Nguyen jaunek Huế hirian ezarri zuten beren egoitza. Gia-long enperadoreak hiria gotortu eta Annamgo hiriburu bihurtu zuen. 1883an, frantsesek hartu zuten mendean, eta, askapenerako gerran, ia guztiz deseginda geratu zen (1968ko eta 1972ko guduak). Huếko kulturak zeresan handia izan du vietnamdar zibilizazio modernoan.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak