Huascar
Wikipedia(e)tik
Huascar[1] (Huascarpata, 1491 - Andamarca, Cusco —egungo Peru—, 1532) Inken hamabigarren enperadorea izan zen.
Biografia [aldatu]
Haren aita Huayna Cápac hil zenean (1525), Cuzco hiriburu zuen erresuma bere esku geratu zen, Atahualpa anaiordearen agintaritzapean zegoen Quito aldea izan ezik. Bien arteko etsaigoak ekarritako gerran Atahualpa nagusitu zen (Apurimaceko gudua, 1532). Atahualpak anaia hilarazi zuen bere familia osoarekin batera. Garai bertsuan Pizarro etorri zen eta inken arteko gerra konkistatzailearen asmoen lagungarri izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Ikasmaterialen Aholku Batzordea (2009), ONOMASTIKA. Estilo-liburuaren hirugarren atala., Eusko Jaurlaritza, http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf