Huayna Capac

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:12, 28 abuztua 2015

Txantiloi:Agintari infotaula Huayna Cápac[1] (kitxuaz Wayna Qhapaq, «errege gaztea»; 1467 aldean - 1525 aldean) Inka Inperioko hamaikagarren Sapa Inka izan zen.

Biografia

Túpac Yupanquiren seme eta ondorengoa, aita hiltzean (1493), artean adin txikikoa zela, enperadore izendatu zuten. Anaiorde batek, lehenik, eta erregeordeak, gero, aginpidea kentzeko egin zizkioten ahaleginei aurre egin behar izan zien. Konkistatzaile handia izan ez bazen ere, iparraldeko tribuak menderatu ondoren, Inka Inperioak bere hedadurarik handiena iritsi zuen: 4.000 km iparretik hegoaldera. Zenbait lurraldetako biztanleen matxinadak zapaldu behar izan zituen.

Inperioa Atahualpa eta Huáscar semeen artean banatua utzirik, Huayna Cápac hil ondoren gerra zibila piztu zen.

Erreferentziak

  1. Ikasmaterialen Aholku Batzordea. (2009). ONOMASTIKA. Estilo-liburuaren hirugarren atala.. Eusko Jaurlaritza.