Hubert Robert
Wikipedia(e)tik
Hubert Robert frantses pintorea eta marrazkigilea izan zen (Paris, 1733 - Paris, 1808). Italiara joan zen 1753an, eta Piranesi eta Pannini pintoreen lagun egin zen. Pintore italiarrei jarraituz, eraikuntzen hondakinak pintatu zituen. 1765ean, Frantziara itzuli zen, eta Parisko paisaiak pintatzeari ekin zion. Lan nagusiak: Gardeko zubia, Notre Dame zubiko etxeen suntsipena, Orangeko garaipen-arkua, Erromako Jupiterren tenplua, Eskulturak ikuiluan eta Dianaren tenpluaren barrunbea Nîmesen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.