Huelvako probintzia

Koordenatuak: 37°40′00″N 7°00′00″W / 37.666666666667°N 7°W / 37.666666666667; -7
Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:53, 21 apirila 2015
Huelva
 Espainia
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ISO 3166-2ES-H
HiriburuaHuelva
Geografia
Koordenatuak37°40′00″N 7°00′00″W / 37.666666666667°N 7°W / 37.666666666667; -7
Azalera10,148 km²
MugakideakCádizko probintzia, Sevillako probintzia, Badajozko probintzia, Beja eta Faro
Punturik altuenaQ30908823 Itzuli
Demografia
Biztanleria518.930 (2017)
525.835 (2021)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2017)
Dentsitatea49,79 bizt/km²
GentilizioaHuelvatar
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
www.diphuelva.es

Huelva Espainiako probintzia bat da. Andaluziako autonomia erkidegoan kokatuta dago eta hango probintziarik mendebaldekoena da 2006. urtean, probintziak 492.174 biztanle zituen. Hiriburua Huelva hiria da.

Geografia

Muga hauek ditu: Badajozko probintzia, iparraldean; Sevillako probintzia, medebaldean; Cadizko probintzia, hego-mendebaldean, Ozeano Atlantikoa, hegoaldean, eta Portugal, ekialdean.

Udalerri nagusiak

Sakontzeko, irakurri: «Huelvako udalerrien zerrenda»
Zbk.
Udalerria
Biztanleria (2009)
% Probtz. (2009)
1 Huelva
148.806
28'98%
2 Lepe
25.886
5'04%
3 Almonte
21.782
4'24%
4 Isla Cristina
21.324
4'15%
5 Ayamonte
20.334
3'96%
6 Moguer
19.569
3'81%
7 Aljaraque
17.960
3'50%
8 Cartaya
17.905
3'49%
9 Punta Umbría
14.708
2'86%
10 Bollullos Par del Condado
13.891
2'71%

Historia

Greziar eta erromatar autoreek aipatzen zuten Huelva hiria, Onuba izenaz, metal merkataritzako gune garrantzitsua baitzen. 713. urtean musulmanek hartu zuten hiria, eta Welba izena eman zioten. Kaliferria desegin zenean (1032), taifa erresuma bat eratu zen bertan, Saltes, Silves, Niebla eta Huelva bera biltzen zituena. Taifa erresuma hori, 1051n, Sevillako taifak bereganatu zuen. Alfontso X.ak Niebla hartu izanaren ondorioz (1261), Gaztelaren mendeko bihurtu zen Huelva. XVI. mendean, eta Amerika konkistatu berriarekiko merkataritzaren eraginez, ekonomia hazkuntza handia ezagutu zuen Huelvak.

Ondarea

Hiriburuko San Pedro eliza mudejarra da, eta bertan zegoen mezkitaren aztarnak gorde ditu. Probintziako Arkeologia Museoak historiaurreko, erromatar eta, batez ere, musulman artearen aztarnak bildu ditu.

Ekonomia

Arrantza Huelvako probintziako jarduera ekonomiko nagusietakoa da. Irudian, Isla Cristinako portua.

Ekonomia jarduera nagusiak hauek dira: lehorreko laborantza (laboreak, mahatsa, olibondoak, etab.); arrantza; abeltzaintza (ardiak, zerriak); meategiak (kobrea, Riotinto, La Zarra eta Tharsisen; manganesoa, Almonasteren); industria (petrokimika, La Rabida-n; arrain kontserbak; ardogintza; metalgintza; kimika). Hiriburuan arrantzarako eta meatze garraiorako portu garrantzitsua dago.

Pertsonaia ezagunak

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Huelvako probintzia Aldatu lotura Wikidatan