Huescako kanpaiaren kondaira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Huescako kanpaia, margolaria: José Casado del Alisal.

Huescako kanpaiaren kondaira Alfontso I.a Aragoikoaren testamentua (1131)ren inguruko ondorengotza arazoaren inguruan jaio zen, Ramiro II.a Aragoikoak bere asmoei aurka egin zieten 15 nobleei nola burua ebaki zien azaltzen du. Kondaia hau Aragoiko usadio herrikoiaren zati da, bereziki Huesca hirian oso barneratua dagoelarik.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1134. urtean Alfontso I.a Nafarroakoa Fragako guduan hil zenetik, Aragoiko Erresuma bere anaia eta Roda de Isábenako artzapezpikua zen Ramiro II.a Aragoikoa Fraidea oinordekoaren eskuetara igaro zen. Garai hartan Aragoik barne eta kanpo arazoak pairatzen zituen.

San Juan de la Peñako Kronikaren arabera (XIV. mendea), Ramiro II.a Aragoikoa jauntxo edo nobleen desobedientziarekin kezkaturik zegoen, horregatik bere maisu izan zenari aholkua eskatu asmoz Saint-Pons-de-Thomières okzitaniar monasteriora mezulari bat bidali zuen. Honek mezularia baratzara ekarri eta aza batzuk ebaki zituen (beste hainbat bertsioetan arrosak izan ohi dira), hain justu ere, lekutik at ateratzen ziren horiek. Ondoren, mezulariari berak egindako keinua erregeari errepikatu ziezaion agindu zion. Erregeak hura jakinik, erresuma osoak entzun ahalko zuen kanpaia bat egiteko aitzakiz nobleak Huesca hirira bertaratzeko deitu zituen. Behin denak bertan zeudela, erru handiena zuten nobleen buruak ebakitzea agindu zuen, honenbestez matxinada amaituz.

Bertsio herrikoiak kontakizuna oraindik gehiago garatu ohi du: erregeak gorteak biltzartu eta noble guztiak erresuma guztian entzungo zen kanpaia entzutera deituarazi zituen. Matxinatutako nobleei areto batean sartuarazi eta sartuz zoazen einean burua ebakiarazi zien. Behin hilda zeudela, borobilean jarri zituen eta denetan matxinatu handiena izan zen Huescako artzapezpikua borobilaren erdian ezarri zuen. Azkenik gainontzeko nobleak euren zigorra jaso zezaten sarrarazi zituen. Eta zinez, "Huescako kanpaia" erresuma guztian entzun ahal izan zen.

Zigortutako noble matxinatuen zerrenda honako hau da: Ruy Ximenez de Luna, Pedro I.a Martínez de Luna, Fernando de Luna, Gómez de Luna, Ferriz I.a Liçanakoa, Pero de Vergua, Gil I.a Atrosillokoa, Pedro Cornel I.a, García de Vidaure, García de Penya, Ramón de Foces, Pedro de Luesia, Miguel Açlor eta Antso Fontovakoa.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]