Hugh MacDiarmid
Hugh MacDiarmid, jaiotza-izenaz Christopher Murray Grieve (Langholme, Eskozia, 1892 - Edinburgo, Eskozia, 1978), eskoziar poeta izan zen.
Biografia [aldatu]
Eskoziako literaturaren pizkundearen sustatzaile nagusietako bat izan zen XX. mendearen lehen erdian. Saiakerak eta satirak idatzi zituen batez ere. Eskoziako idazle nagusitzat hartua izan da, Robert Burnsekin batera, Eskoziako hizkuntzari literatura-maila eman baitzion.
Eskoziera zaharrez eta ingelesez idatzi zuen.
Bere lanen artean azpimarragarri dira: A Drunk Man looks at the Thistle (1926), Stony Limits and other Poems (1934), Selected Poems of Hugh M. D. (1945), A Kist of Whistles (1947), Three Hymns to Lenin (1957). Hala ere, bere lanik azpimarragarriena Haud Ferrit da; horren lehen agerpena In Memoriam James Joyce (1955) izenekoa izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.