Hugh Walpole
Hugh Walpole britainiar idazlea izan zen (Auckland, Zeelanda Berria, 1884 - Londres, 1941). Cambridgen egin zituen ikasketak. Kazetari eta kritikari gisa lan egin zuen. Idazle oparoa izan zen, eta mota askotako eleberriak —ziklotan antolatuak gehienak—, biografiak eta saiakerak ondu zituen. Walpoleren ezaugarri nagusiak hitz-jario bikaina eta sorkuntza-ahalmena dira. Lehen eleberri nagusiak errealistak izan ziren: Mr. Perrin and Mr. Traill (1911), irakasle gisa emandako denbora laburraren testigantza; The Dark Forest (1916, Baso iluna), Lehen Mundu Gerran, Gurutze Gorrian, Errusian igarotako aldian (1914-1916) oinarritua. Geroago elementu fantastiko erromantikoak, eta are mistikoak ere, nagusitu ziren Walpoleren eleberrietan: The Duchess of Wrexe (1914, Wrexeko dukesa), The Cathedral (1922, Katedrala), Rogue Herries (1930).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.