Hugo Wolf

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hugo Wolf.

Hugo Wolf (Windischgraz, Austria, 1860ko martxoaren 13a - Viena, Austria, 1903ko otsailaren 22a) esloveniar jatorriko austriar musikagilea eta musika-kritikaria izan zen.

[aldatu] Biografia

1875. urtean Vienako Kontserbatorioan hasi zen ikasten, baina bidali egin zuten. Pianoko eskolak eman behar izan zituen bizimodua ateratzeko. 1884-1887. urteetan musika-kritikaria izan zen Vienan, eta etsai asko izan zituen Wagner goraipatu eta Brahmsi eraso ziolako.

1888. urtean Wolfek 300 bat lied idatzi zituen Mörike, Eichendorff eta Goetheren testuen gainean. Bestalde, 1891. urtean Spanisches Liederbuch kanta-bilduma idatzi zuen, espainiar kantuei buruzkoa, eta 1892-1896. urteetan, berriz, Italianisches Liederbuch, kantu italiarrei buruzkoa. Beste lan aipagarri batzuk: Der Corregidor (1896) opera, pianorako lanak, orkestrarako lanak eta ganberako musika.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak