Hugo van der Goes
Wikipedia(e)tik
Portinari triptikoa, 1475. urte ingurukoa.
Hugo van der Goes (Gante, Flandria, 1440 inguruan - Auderghem, Brusela inguruan, 1482) margolari eta miniatura egile flandriarra izan zen. Ganteko Justoren adiskide eta Ganteko margolarien taldeko kide izan zen 1467 inguruan. 1475ean Rouge-Cloîtreko monasterioan sartu zen eta, nerbioetako gorabeherak izan bazituen ere, 1480a arte pintatzen segitu zuen. Artzainen adorazioa (1476 ingurukoa).
T. Portinarik eskatu zion obrak eragin handia izan zuen Florentziako margolariengan. Beste Artzainen adorazio bat eta Andre Mariaren heriotza egin zituen; jarreren eta izaeren adierazpen sakona egin zuen lan haietan.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.