Huitzilopochtli

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Huitzilopochtli, Telleriano-Remensis Kodexean.

Huitzilopochtli (nahuatleraz Huītzilōpōchtli, "kolibri ezkertia" edo "hegoaldeko kolibria") azteken jainko nagusia zen, Tlaloc jainkoarekin batera. Eguzkiaren jainkoa, azteken babeslea, mitologia aztekan bakarrik agertzen da eta ez du, beste jainkoek bezala, Mesoamerikako beste kulturetan oinarririk. Mexiko-Tenochtitlan hiriburuan tenplu erraldoia zuen aren izenean, Tenplu Nagusia, Tlaloc jainkoarekin erdibana.

Haren irudikapen grafikoa erraz ezagutzen da: soinean zerrenda horiak eta urdinak ditu, kolibri lumak ezker hankan eta suge itxurako makila (atlatl izenekoa).

Gerrarekin eta herioarekin erlazionatuta dago, izenak adierazten duen bezala. Izan ere, kolibriak guduan hildako gudarien arimak irudikatzen du, Eguzkiari eguneko bidaldian laguntzen diotenak.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairaren arabera, Coatlicue, Ama Lurra, haurdun geratu zen bere altzoan lumazko bola bat jaso zuenean, Tollan mendikateko tenpluetan erratza pasatzen ari zela. Bere 400 semeek (Centzon Huitznahua, hegoaldeko 400 izarrak) eta Coyolxauhqui alabak jaioberria hiltzea erabaki zuten Coatlicueren ohorea garbitzeko asmoz. Baina Huitzilopochtlik, jaiotzean, anaiak hil zituen, jaiotzetik zuen xiuhcoatl suzko sugea erabiliz. Coyolxauhqui menditik erori zen eta guztiz zatikatua geratu zen. Huitzilopochtlik arrebaren burua hartu eta zerurantz bota zuen, Ilargi bihurtuz. Centzon Huitznahuaren hilketak ere izarren desagerpena irudikatzen du, eguzkia etortzen den bakoitzean[1]).

Tenochtitlanen sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azteken hegoalderanzko migrazioan, XI-XIV. mendeetan, Huitzilopochtliren estatua zeramaten lau apaiz zihoazen herri xehearen aurretik, jainkoak horrela esan baitzien:

« Joan behar duzuen lekura bideratuko zaituztet. Arrano zuri baten itxurarekin agertuko natzaizue eta zoazten lekura zoaztela kantuan arituko zarete. Bizileku hona deritzodan tokian, zerurik jaitsi eta lurrean ikusiko nauzue. Nire tenplua eraikiko didazue, nire belarrezko ohea, atseden hartzeko etorriko naizen lekua, berriz irteteko eta hegaldatzeko prest.  »

Mito hau da Tenochtitlanen sorrera, azteken hiriburua izango zena.

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Huitzilopochtli Borboitar Kodexean.

XV. mendeko Tlacaelel erreformaren ostean, Huitzilopochtliren gurtza nagusi bilakatu zen eta jainkoa elikatzeko beharrak, energia (eguzkia) gorde zezan eta garaipenak (gerrak[2]) ziurtatzeko, giza sakrifizioen ugaritzea eragin zuen, ordu arte Mesoamerikan ezezaguna zen kopuru batean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Huitzilopochtli Aldatu lotura Wikidatan
  1. Fernand Comte, Larousse des mythologies du monde, France Loisirs, p.263.
  2. Voir page 44 in Holy people of the world: a cross-cultural encyclopedia, Phyllis G. Jestice, ABC-CLIO, 2004