Humayun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Humayun enperadore mogola
Humayunen hilobia, Delhin

Nasiruddin Muhammad ezizenez Humayun (Kabul, 1508ko martxoaren 6an - Delhi, 1556ko otsailaren 22an), Indiako Mogol Inperioaren bigarren gobernatzailea izan zen. Bere aita Baburrek antolatzeko astirik izan ez zuen inperio baten buru izan zen.

Historia

1530eko abenduaren 30ean koroatu zuten eta berehala hasi behar izan zuen noble afganiarren erasoetatik babesten. Ekialdeko Bihar estatuan zegoen Sher Shah Suriren armadaren erasoak izan ziren lehenengo. 1532an hauek garaitu zituenean mendebaldetik Bahadur Shahek eraso zion eta hauen kontra borrokan ari zela aprobetxatuz Sher Shahek Bengala eremu osoa eskuratu zuen. Humayunek Bengala berreskuratu nahi izan zuenean porrot handia jasan zuen 1539an eta Agrara erretiratu zen. Ondorengo porrotek gero eta mendebalderago eraman zuten Sindheraino iritsi arte. bertan jaio zen bere seme eta ondorengo Akbar.

Atzerakada horretan Persiara iritsi zen. Persiako Shak tropak eskaini zizkion India berreskuratu ahal izateko eta 1544ean birkonkistari ekin zion. 1545ean Sher Shah Kalinjarreko setioan hil zen eta bere seme Islam Shah Suri-k hartu zuen inperioaren tronua. 1554ean Humayun Indian sartu zen eta hurrengo urtean Lahore eta Delhi eskuratu zituen berriz ere enperadore bihurtuz.

Hainbeste gerratan ibili ondoren bere liburutegiko eskaileretatik erortzean hil zen Humayun 1556an, enperadore urtebete eskas egina zuenean. Hamida Begum alargunak mausoleoa eraiki zion Delhin.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Humayun Aldatu lotura Wikidatan