Humboldt itsaslasterra

Wikipedia(e)tik
Humboldten korrontea» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alexander von Humboldt.
Humboldt itsaslasterraren mapa.

Humboldt itsaslasterra[1] edo Peruko itsaslasterra[1] Hego Amerikako mendebaldeko kostaldean gertatzen den ur sakon, eta, beraz, oso hotzen igoerak eragindako itsaslaster bat da. Alexander von Humboldt zientzialariak deskribatu zuen bere Kontinente Berriko ekinoziotar eskualdeetarako bidaia lan ospetsuan, Aimé Bonplandek laguntzarekin idatzia XIX. mendearen lehen urteetan. Lurraren errotazio mugimenduaren eta ekuatorean ozeanoetako urek duten indar zentrifugoaren arteko uztarketaren ondorioz gertatzen da. Golkoko itsaslasterrarekin batera, Humboldt itsaslasterra munduko itsas itsaslasterrik garrantzitsuenetako bat da.

Funtsezko eragina du txiletar-peruar kostaldeko kliman, lainoxkaz estalitako zeruarekin, euririk gabe eta tenperatura epelekin neguan. Latitudeagatik, bere klima tropikoartekoa izan beharko litzateke, baina ur hotzek, era berean, atmosfera hozten dute, honek, era berean klima biziki idorra eragiten duelarik ur hotzen lurrunketa eskasagatik.

Txileko erdialdeko kostaldetik iparraldera doa, baina batez ere Peruko kostaldean zehar Humboldtek detektatutako anomalia termikoa eraginez, tropikoarteko eta azpitropikoko latitudeetan dauden eskualdeetan uren ez ohiko bataz besteko tenperatura baxu batean datzana.

Aldaketa termiko honek itsaslasterrarekin kontaktuan dauden kostaldeko eskualdeetako klima bereizten duten eraginak ditu: eurien erregimen azpitropikalaren bat-bateko aldaketa, hareatza eta Atacama basamortua bezalako kostaldeko basamortu hotzezko lerro bat sortuz. Era berean, ur hotz eta sakonen azaleratzeak urazalera plankton ugari dakar (bestela ozeano hondoan hondoratuko litzatekeena), itsaslasterrak zeharkatutako urak planetako arrantzalekurik garrantzitsuenetako bat eta itsaslasterra bera Txile eta Peruko baliabide ekonomiko nagusietako bat bihurtuz. Berdin, itsaslaster honekin lotutako arrain aberastasunak kostaldean itsas hegazti ugari egotea eragiten du, horien artean guanoa sortzen duten hegaztiak daudelarik, XIX. mendeko peruar ekonomiarentzat garrantzi estrategiko handia izan zuena.

El Niño izeneko meteorologia sindrome oszilatorioaren aldikako gertaerek, Ozeano Barearen azaleko uren beroketaren ondorioz gertatuak nabarmen oztopatzen dute itsaslaster honek sortzen duen klima, arrantzalekuetako aberastasuna jaitsiaraziz eta kostaldeetan uholde handiak eraginez, baita alubioiak ere peruar Andeetan. Orohar, aldaketa meteorologiko larriak eragiten ditu.

Itsaslasterra Ozeano Barearen hegoamerikar kostaldean sortzen da, Txiletik iparralderantz joanez, hegoamerikar kostaldearekiko paraleloan, Paitatik (Piura, Peru) Pasado lurmuturreraino (Manabi, Ekuador) joanez, ondoren mendebalderantz desbideratuz, Galapago uharteetarantz. Uharteetan, bertako itsas faunak itsaslasterraren eragin nabarmena jasotzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Humboldt itsaslasterra Aldatu lotura Wikidatan