Hunain ibn Ishaq

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hunain ibn Ishaqen eskuizkribu irudiduna

Hunain ibn Ishaq (asirieraz: ܚܢܝܢ ܒܪ ܐܝܣܚܩ, arabieraz: أبو زيد حنين بن إسحاق العبادي‎; ’Abū Zayd Ḥunayn ibn ’Isḥāq al-‘Ibādī; Hira, 809 - Bagdad, 873) arabiar sendagile eta alkimista izan zen. Kristau nestoriarra zen. Bagdaden egin zituen medikuntza-ikasketak. Al-Mutawakkil kalifak bere fisikari izendatu zuen. Palestinan, Egipton eta Sirian ibili zen antzinako grekoen eskuizkribuen bila, eta Bagdadeko itzultzaile-eskolan, berak eta bere ikasleek haietako asko arabierara itzuli zituzten. Medikuntzari dagokionez, eragin handia izan zuen grekotik egin zituen itzulpenen bidez, Galeno, Hipokrates, Aristoteles eta beste askoren obrak itzuli baitzituen; Galenoren zenbait obra bere itzulpenen bidez baizik ez dira ezagutzen, jatorrizko testuak galdurik baitaude. Betiere kontu handiz bildu eta jaso zituen kimikan egin zituen esperimentu guztien albisteak eta oharrak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]