Hungariera
Hungariera edo magyarrera[1] (magyar nyelv) uraldar hizkuntza bat da, ugriar adarrekoa.
Batik bat Hungarian hitz egiten dute, bai eta Errumanian, Eslovakian, Serbian, Ukrainan, Kroazian, Austrian eta Eslovenian ere, 12-15 milioi bat hiztunek. Hizkuntza ofiziala da estatu horietan guztietan, bai eta Europar Batasunean ere.
Ezaugarriak
Hungariera hizkuntza fino-ugriarren ugriar adarrekoa da, ob-ugriar hizkuntzekin, eta mansi eta khanty hizkuntzekin batera.
XIII. mendeaz gero, alfabeto latinoaren antzekoa erabili du hungarierak, eta XVI. mendetik aurrera finkatu zuen ortografia. Hungarieraren ortografia bereizgarri dira bokal luzeen eta bokal biribilen azentua, eta txistukarien idazkera (sz euskarazko s-a da, eta s euskarazko x-a). Hungarieraren gramatikaren beste ezaugarria atzizkien kopurua da. Hungarierak inguruan Uraletakoak ez diren beste hizkuntzak dituenez gero, hitz asko ditu irandarrak, turkiarrak, kaukasiarrak, eslaviarrak, latinezkoak eta alemaniarrak. Euskaraz bezala, galdegaia aditzaren aurre-aurrean jartzen du.
Hiztunen banaketa geografikoa
- Hungarian: 9.5-10 milioi hiztun (2001)
- Errumanian, bereziki Transilvanian: 1.443.970 (2002)
- Eslovakian: 520.528 (2001)
- Serbian, bereziki Vojvodinan: 293.299 (2002)
- Ukrainan, bereziki Zakarpatian: 149.400 (2001)
- AEBetan: 117.973
- Kanadan: 75.555 (2001)
- Israelen: 70.000
- Austrian: 22.000
- Kroazian: 16.500
- Eslovenian: 9.240
Erakundeak
Magyar Tudományos Akadémia Nyelvtudományi Intézete edo "Hungarierazko Zientzia Akademiaren Hizkuntzetarako Ikerketa Institutua" izeneko erakundeak hizkuntza arautzen du.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/12/21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-19).
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hungariera |
- (Ingelesez)(Hungarieraz) Hungarierazko Zientzia Akademiaren webgune ofiziala
- (Ingelesez) Uralic Page webgunea
- (Ingelesez)(Hungarieraz) Hung-Ing hiztegia eta beste batzuk on-line
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak | ||
---|---|---|
Alemana · Bulgariera · Daniera · Errumaniera · Eslovakiera · Esloveniera · Estoniera · Finlandiera · Frantsesa · Gaelera · Gaztelania · Greziera · Hungariera · Ingelesa · Italiera · Letoniera · Lituaniera · Maltera · Nederlandera · Poloniera · Portugesa · Suediera · Txekiera |