Huron (aintzira)
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
Huron Lakua Arch Rocketik ikusita. |
||||||
| Kokalekua | Kanada AEB |
|||||
| Garaiera | 176 m | |||||
| Zabalera | 245 km | |||||
| Luzera | 332 km | |||||
| Bataz besteko sakonera | 59 m | |||||
| Gehienezko sakonera | 229 m | |||||
| Arroa | 59.596 km² | |||||
| Ertzaren luzera | 6.157 km | |||||
| Betebidea | St. Marys ibaia | |||||
| Hustubidea | St. Clair ibaia | |||||
| Uharteak | Manitoulin Uhartea | |||||
| Hiriak | Bay City (Michigan) Alpena (Michigan) Cheboygan (Michigan) St. Ignace (Michigan) Port Huron (Michigan) Goderich (Ontario) Sarnia (Ontario) |
|||||
Huron[1] Amerikako Aintzira Handietako bat da. Mendebaldean, Ameriketako Estatu Batuetako Michigan estatua du, eta ekialdean Kanadako Ontario probintzia.
Mackinaceko kanalak Huron eta Michigan aintzirak lotzen ditu, biak maila berean izaki. Geologikoki eta hidrologikoki ur multzo bera dira, horrexegatik batzuetan Michigan-Huron aintzira deritze.
Ur gezako laku batean dagoen uharterik handiena Manitoulin uhartea da eta Huron aintzira dago, 2.766 kilometro karraturekin. Eta uharte hartan dago Manitou aintzira, ur gezako aintzira baten barruko uharte batean dagoen aintzirarik handiena.
Frantziako lehendabiziko esploratzaileek, ondoko beste aintzira handiei buruz ezer ez zekitenez, La Mer Douce izena jarri zioten, ur gezako itsasoa. 1656ko mapa batean Karegnondi izena zuen. Baina bere inguruko eskualdean huron etniakoak bizi zirenez, azkenean, geroztiko mapa guztietan Lac des Hurons edo Huronen aintzira zeritzoten.