Husum

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Husum

 Schleswig-Holstein
Husumgo kaia
Husumgo kaia

Husumeko armarria

Izen ofiziala Husum
Herrialdea
Estatua
Barrutia
 Alemania
 Schleswig-Holstein
Nordfriesland barrutia
Alkatea Rainer Maaß (SPD)
Koordenatuak 54°28′N 09°03′E / 54.467°N 9.05°E / 54.467; 9.05Koordenatuak: 54°28′N 09°03′E / 54.467°N 9.05°E / 54.467; 9.05
Husum Alemania-n dago
Husum
Eremua 25,82 km2
Garaiera 14 m
Posta kodea 25801–25813
Biztanleria 22.084 bizt. (2010)
Dentsitatea 855,31 bizt./km²
Matrikula NF
http://www.husum.org

Husum (ipar frisieraz Hüsem), Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federaleko hiria da, Jutlandia penintsularen mendebaldean kokaturik dagoena eta Nordfriesland barrutiko hiriburua.

Eduki-taula

Geografia [aldatu]

Ipar itsasoaren ertzean dago, Kieletik 82 kilometro mendebaldera.

Historia [aldatu]

Abel I.a Danimarkakoaren heriotza kontatzen den 1252ko idatzi batean aipatzen da lehenengo aldiz Husum hiria, Husembro izenarekin bada ere.

Husumgo gaztelua (Schloss vor Husum)

Ipar Itsasoaren ertz honetako beste hiriak bezala, arrisku handia izan da beti itsasotik datorren ekaitzarengatik. Bereziki aipatzekoa da 1362ko uholde handia, kostaldean ez zegoen Husum herriraino itsasertza ekarri zuena. Husumdarrek kaia eraiki zuten eta herriaren aberasten eta handitzen hasi zen.

Ondasun nabarmenak [aldatu]

  • Husumgo gaztelua (Schloss vor Husum): Holstein-Gottorf dukeen egoitza zena 1582an eraiki zen.
  • Andre Mariaren eliza (Marienkirche): 1807an erori egin zen eta 1833an berreraiki behar izan zen.

Ekitaldiak [aldatu]

  • Husum WindEnergy: Energia eolikoaren inguruan egiten den nazioarteko erakusketa handiena da. Bi urtean behin egiten da eta bertan produktu berriak, zerbitzuak eta arazoen aurreko irtenbideak aurkezten dira. Azkenengo ekitaldia 2010eko irailean izan zen. Bertan 1200 enpresak hartu zuten parte eta mundu guztiko 36.000 bisitari izan zituen.

Hiritar ezagunak [aldatu]

Hiri senidetuak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Husum