Hutchinsoniellidae

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Hutchinsoniellidae


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Azpifiluma: Crustacea
Klasea: Cephalocarida
Sanders, 1955
Ordena: Brachypoda
Familia: Hutchinsoniellidae
Sanders, 1955
Generoak

Hutchinsoniellidae Cephalocarida krustazeoen klaseko familia bakarra da, Brachypoda ordenakoak. Orain arte 9 espezie aurkitu dira eta ganba baten itxura dute. 1955an aurkitu ziren lehen aldiz eta askotan zaldi-oin ganba gisa ezagutzen dira. Batzuetan Lightiellidae familia ere badela esaten da, baina orokorrean familia bakarrean sailkatzen dira genero guztiak. Ez dago erregistro fosilik, baina hainbat adituk primitibo gisa jartzen dituzte.

Deskripzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krustazeo hauek 2 eta 4 milimetro arteko tamaina dute eta gorputza luzexka dute. Buru luzea dute, lehenengo segmentu torazikoa estaltzen duen ertzarekin. Ez dute begirik, baliteke lokatz artean bizi direlako izatea. Bigarren antena parea ahoaren atzealdean dago; beste krustazeo guztietan antena hauek ahoaren aurrealdean daude helduak direnean.

Ahoa goiko ezpain handiaren atzean dago, barailekin. Lehenengo maxila parea txikia da eta bigarrenak toraxeko hanken egitura bera du: atal basal handia bi hanpadurekin barnealdean eta sarde itxurako barne alde bat bi lobulorekin kanpoaldean. Maxilak ez daude, beraz, oso garatuak, beste krustazoekin alderatuta.

Toraxak 10 segmentu ditu eta abdomenak telson bat du, baina ez beste apendizerik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hutchinsoniellidae