Hutu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hutu Afrikako erdialdearen etnia da, Ruanda eta Burundiko biztanle gehienek osatzen dutena. Bantu jatorriko nekazariak izan dira historian zehar.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hutuak Afrikako bantu etnien familiakoak dira, eta Kristo ondorengo lehenengo gizaldietan ezarri ziren Ruandako lurretan. Hutuak izan dira Ruandako benetako kolonizatzaileak. Mendi magaletan etxebizitza egin, eta lur sail txiki batekin konformatzen dira hutuak, tuberkuluak eta babarruna erein, eta haiek ongi ustiatuz. Ruandako parajeetan jendea agertuz gero, berehala azaltzen zaigu hutua, aihotz edo matxete bat eskuan, hango basoak garbitu eta bananondoak landatzen, haien babesean beren etxebizitza eraiki nahian.

Hutuak Afrika tropikalean zehar hedatuta dauden beltzen tankerako itxura fisikoa du. Garaiera ertaina, 1,65 m., azal kolore iluna, oso beltza, ile kizkurra, brakizefaloa eta prognatoa, sudur txatoa, ezpain handiak eta beso luzeak ditu. Etnologiaren aldetik begiratua, etxezaleak dira, nekazaritzarako zaletasuna dute, eta patriarkatuan oinarritzen dute gizarte antolaketa. Ohitura arruntekoak dira, gizartezaleak, eta nagusien errespetuan eta arbasoen kultuan oinarritutako jakituria atabiko izugarria dute.

Hutuak Ruandara iristean, burdin eta zeramika aroarekin egin zuten topo, eta berehala erabili zuten jakintza hori nekazaritzan behar zituzten burdinazko tresnak egiteko: aitzurrak, aizkorak, igitaiak… Hutuak Ruandako laborariak izateaz gain, etxeko lanetan ere oso abilak dira. Alea xehetzen dute, txabolak eraikitzen dituzte, otarrak ere egiten badakite, eta gai dira enbor batekin kanoak egiteko.

Ruandako genozidioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ruandako genozidioa»

Muturreko hutuek eragin zuten 1994an Ruandak pairatutako genozidioa, tutsi eta hutu moderatuen aurkako sarraski bihurtuz: 800.000-Milioi bat pertsona hil ziren.