Iñaki Antiguedad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki Antigüedad» orritik birbideratua)
Iñaki Antiguedad


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2011ko abenduaren 12a - 2012ko maiatzaren 16a - Onintza Enbeita
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Eusko Legebiltzarkidea

1998ko azaroaren 25a - 2001eko martxoaren 20a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1998ko urtarrilaren 13a - 1998ko irailaren 1a
Tasio Erkizia
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko V. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1990eko abenduaren 18a - 1994ko abuztuaren 30a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia
Bizitza
JaiotzaBilbo1955eko ekainaren 21a (68 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, geologoa eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Madril
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Amaiur

Iñaki Antiguedad Auzmendi (Bilbo, Bizkaia, 1955eko ekainaren 21a) Geologiako irakasle eta ikertzailea, ekologista eta politikaria da. Hidrogeologiako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Geologia Departamenduan, eta ezker abertzaleko militante historikoa da. Gainera, militante ekologista da, eta hainbat irrati-telebista saiotan kolaboratzaile jardun du.

Bere ikerketa lana uraren kudeaketaz eta hidrologiaz egiten du. Ikertu du Euskal Herriko akuiferoen uraren kalitatea, ea zelako eragina daukaten lurrean burutzen ditugun jarduerek lurrazpiko uretan, eta nolako ondorioak izango ditu klima-aldaketak ur zikloan.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri Batasuneko parlamentaria izan zen 1990ean. Ondoren, 1995 eta 1997 bitartean Bizkaiko legebiltzarrean batzarkide izan zen. 1998an Gasteizko Legebiltzarrera itzuli zen, orduan atxiloturiko Tasio Erkizia ordezkatzera. Hurrengo legealdian, seigarren legealdian, biltzarkide hautatua izan zen Euskal Herritarrok alderdiaren zerrendetan.

2004an, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoretzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina Juan Ignacio Pérez Iglesias izan zen errektore hautetsia.

2011n, Espainiako Gorteetako diputatu hautetsi zuten Bizkaitik. Legealdiaren hasieran, Antiguedadek uko egin zion diputatu gisa zegokion soldatari, EHUko irakasle lanpostua zuelako. Hala ere, 2012an, Espainiako Gorteetako Diputatuaren Estatutuaren batzordeak ebatzi zuen bi lan horiek ez zirela bateragarriak, nahiz eta beste hainbat diputaturi bi lan edo gehiago (eta bi soldata edo gehiago) bateratzea onartua zien. Horrenbestez, Antiguedadek diputatu kargua uztera behartua ikusi zuen bere burua. Haren ordez, Onintza Enbeitak hartu zuen kargua.[2][3][4][5][6]

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anaitasuna aldizkarian 13 artikulu idatzi zituen 1971-1982 urteetan. Eta beste asko Argia aldizkarian, edo Egin, Euskaldunon Egunkaria, Gara eta Berria egunkarietan. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak egindako ekarpenak 50 baino gehiago dira.[7] Bere liburu aipagarrienak hauek dira:

  • Meteorologia hiztegia. (UZEI, 1988), Jabier Agirre Lasarte eta beste batzuekin.
  • Biologia /3: ekologia hiztegia. (UZEI, 1987). Pontxio Agirrezabalaga Elosegi eta beste batzuekin.
  • Geologia 1. Barneko geodinamika (2. argitalpena) (UEU, 1983 eta 1986)
  • Geologia 2. Kanpoko geodinamika (2. argitalpena) (UEU, 1983 eta 1986)
  • Nerbioi-Ibaizabal arroaren azterketa hidrogeologikoa: sistema akuifero karstikoen ikerketari ekarpena (Txostena). (UPV/EHU, 1986)
  • Arratia hibaiaren arroko azterketa hidrogeologikoa. (UEU, 1980).

Testu-liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Ramon Etxebarriarekin euskarazko testuliburuak sortu zituen SAIOKA taldea (J.R. Etxebarria, 2018).

Testuliburuak ondu nahiz euskaratzen lan eskerga egin zuen IKER taldean, Saioka euskarazko lehen ikasliburuak sortu zituena.[8] Lehen irakaskuntzarako SAIOKA liburu-bilduma horretan Bizkaiko eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak zeuden eta besteak beste pertsona hauek: Jose Ramon Etxebarria, Xabier Mendiguren, Xabier Kintana, Imanol Añon, Iñaki Antiguedad, Kepa Martinez de Lagos eta Karmele Baelo.

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]