Iñaki Antiguedad

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iñaki Antiguedad
Iñaki Antiguedad

1990 – 1994

1995 – 1997
1998 – 1999
1999 – 2003

2011 – 2012
Presidentea Mariano Rajoy

Jaiotza 1955
Bilbo, Bizkaia
Alderdi Politikoa Amaiur
Lanbidea Hidrogeologiako katedraduna

Iñaki Antiguedad Auzmendi (Bilbo, Bizkaia, 1955) Geologiako irakasle eta ikertzailea, ekologista eta politikaria da. Hidrogeologiako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitateko Geologia Departamenduan, eta ezker abertzaleko militante historikoa da. Gainera, militante ekologista da, eta hainbat irrati-telebista saiotan kolaboratzaile jardun du.

Bere ikerketa lana uraren kudeaketaz eta hidrologiaz egiten du. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak egindako ekarpenak 50 baino gehiago dira.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri Batasuneko parlamentaria izan zen 1990ean. Ondoren, 1995 eta 1997 bitartean Bizkaiko legebiltzarrean batzarkide izan zen. 1998an Gasteizko Legebiltzarrera itzuli zen, orduan atxiloturiko Tasio Erkizia ordezkatzera. Hurrengo legealdian, seigarren legealdian, biltzarkide hautatua izan zen Euskal Herritarrok alderdiaren zerrendetan.

2004an, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoretzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina Juan Ignacio Pérez Iglesias izan zen errektore hautetsia.

2011n, Espainiako Gorteetako diputatu hautetsi zuten Bizkaitik. Legealdiaren hasieran, Antiguedadek uko egin zion diputatu gisa zegokion soldatari, EHUko irakasle lanpostua zuelako. Hala ere, 2012an, Espainiako Gorteetako Diputatuaren Estatutuaren batzordeak ebatzi zuen bi lan horiek ez zirela bateragarriak, nahiz eta beste hainbat diputaturi bi lan edo gehiago (eta bi soldata edo gehiago) bateratzea onartua zien. Horrenbestez, Antiguedadek diputatu kargua uztera behartua ikusi zuen bere burua. Haren ordez, Onintza Enbeitak hartu zuen kargua.[2][3][4][5][6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.