Iñaki Arteta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau zinema zuzendariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arteta (argipena)».
Iñaki Arteta
Bizitza
JaiotzaBilbo1959ko abuztuaren 1a (64 urte) (64 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, film-zuzendaria, gidoilaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak
IMDB: nm1743282 Edit the value on Wikidata

Iñaki Arteta Orbea (Bilbo, 1959ko abuztuaren 1a) euskal argazkilari eta zinema zuzendaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura teknikoa ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean. 1986an argazkigintzari ekin eta Deia eta COVER bezalako komunikabideentzat lan egin zuen. Zinemari ere lotu zion.

1988an Leize producciones ekoizpen-etxea sortu zuen. Hainbat argazki erakusketetan parte hartu zuen. Honez gain, telebista iragarkiak, telebista saioak eta dokumentalak zuzendu ditu. 2000. urtetik, Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiko hautaketa batzordeko kidea da baita Etxepare Institutukoa ere.[1]

1990eko hamarkadan elkarte zibilekin kolaboratu ondoren, 1996an ETAren aurkako iragarkia grabatu zuen. Ordutik aurrera Ermuko Foroa eta beste elkarteekin lan egin du.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfonso Galleterorekin liburu bi idatzi ditu:

  • "Olvidados" (2006)
  • "El infierno vasco" (2009)

Argazki-liburuak ere argitaratu ditu:

  • "Euskadi 77-87"
  • "Fotógrafos Margen Izquierda"
  • "Bizkaia"

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]