Iñaki Badiola

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Iñaki Badiola (Donostia, 1964) enpresario eta Real Sociedad futbol taldeko presidentea da. “Erreala Primeran” izeneko hautagaitza aurkeztu zuen 2008ko urtarrilaren 3an, eta batzarrean parte hartutako akzioen %72k bere alde bozkatu zuen, kapital sozialaren %43k. Jendeak uste baino babes handiagoa lortu zuen.

Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

Zuzenbide Ekonomikoa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, Batxilergoa Seattle hirian amaitu ondoren, AEBetan. Heziketa Fisikoa ere ikasitakoa da. Negozioen ataleko presidenteorde izan zen Santander Bankuan. Hamabi urte egin zituen atzerrian lanean, Londresen, Sydneyn (Australian), Hong Kongen eta Shanghain (Txinan). Gaur egun Donostian bizi da, emaztea eta hiru seme-alabarekin, baina hilero astebete Txinan igarotzen du.

Aholkularitza enpresa bat eratu du, Lighthouse Consulting, eta horren bidez enpresak erosi, teknologiaz hornitu eta burtsara ateratzen ditu.

[aldatu] Zaletasunak eta hizkuntzak

Kirolzale amorratua da. Futbolean aritu zen hasieran: Hirugarren mailan, eta baita Australiako eta Hong Kongeko liga nagusietan ere. Egunero hamabost bat kilometro egiten ditu arineketan.

Ingelesez bikain egiten du, alemaneraz eta txineraz ere moldatzen da, baina euskaraz apenas egiten duen.

[aldatu] Kanpaina

Iñaki Badiolak bere burua aurkeztu zuenean Real Sociedad futbol taldeko lehendakari izateko, Erreala krisi handi baten murgilduta zegoen, 2. mailara jaitsita. Bere hautagaitzak hautsak harrotu zituen, adierazi zuenean kapital txinatarra zuela atzean.

Epe laburrean Erreala lehen mailara igo nahi du. Epe ertainera, berriz, Anoeta estadioaren jabe egin nahi du kluba, harmailak hurbildu futbol zelaira eta klubaren aurrekontua handitu. Horretarako egitasmo bat aurkeztu zuen Errealaren kamisetak Txinan egin eta bertan saltzeko.

[aldatu] Administrazio Kontseilua

Bere taldeko jendez osatua dago Real Sociedad futbol taldeko Administrazio Kontseilua. Hauek dira:

  • Alex Naia, Pesa Garraioak enpresako Logistika zuzendaria.
  • Iñaki Iraola, 44 urteko ordiziarra, Finantza zuzendaria Grupo Iberoamericano de Fomenton.
  • Beatriz Ugarte, 40 urteko donostiarra, zuzendaria Willis San Sebastian Aseguruak eta Reaseguruak enpresan.
  • Monika Fanlo, donostiarra eta Komunikazioko marketin zuzendaria Hispavistan.
  • Jorge Fernandez 46 urteko salamancarra, Planifikazio eta Kontrol zuzendaria Santander Bankuan.
  • Iñaki Soto, 43 urteko donostiarra, Japonia enpresako erreferentziazko akzioduna.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak