Iñaki Descarga Retegi
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Iñaki Descarga Retegi | |
| Jaio | 1976eko abuztuaren 25a | |
| Irun (Gipuzkoa) | ||
| Posizioa | Atzelaria | |
| Garaiera | 174 cm | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| 1995-1996 1996–1999 1996–1999 1999–2000 2000–2008 2008–2009 2009- |
Real Union CA Osasuna B CA Osasuna Eibar KE Levante Legia Varsovia Real Union |
1 (0) 100 (3) 9 (0) 37 (0) 214 (9) 3 (0) ? |
Iñaki Descarga Retegi Irunen jaiotako jokalaria da. Gaztetan herriko Real Union taldean ibili ondoren, Osasuna, Eibar eta Levante Futbol taldeetan jokatu du. Levante taldeko kapitaina da.
Atzelari indartsu eta kementsua da. 2007-2008 denboraldian Alfonso Pérez Coliseum-ean Getafe - Levante partida jokatzen zegoelarik 35. minutuan, Getafe taldeko De la Red jokalariarekin elkar jotzearen ondorioz, konortea galdu zuen eta ospitalera eraman zuten, baina bi egunetan sendatu zen.
Antzekoa gertatu zitzaion 1999/2000 denboraldian, 1999eko urriaren 3an, Eibar taldearekin jokatzen zuenean Eibar - Levante partidan Jon Ander jokalariarekin topo egin zuenean, 74. minutuan. Konortea galdu zuen eta ospitalera eraman zuten orduan ere.