Iñaki Ezkerra
Wikipedia(e)tik
Iñaki Ezkerra Euskal Herriko idazlea, kazetaria eta Ermuko Foroko presidentea da, ETA eta euskal nazionalismoa gogor kritikatzeagatik ezaguna.
La Razon egunkari espainiarrean zutabea idazten du. Gotzone Morarekin batera, Iñaki Ezkerrak Julio Medem zinema zuzendariari eskatu zion haiei egindako elkarrizketak Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra filmetik ken zitzan, dokumentalean Euskal Herriko gatazkaren inguruko iritzien artean orekarik ez zegoela argudiatuta. Zinemategietarako bertsioan ezin izan zen bi parte-hartze horiek kendu, denbora eza zela eta, baina DVDan bai.
Ermuko Foroko kidea, 2007ko irailean presidente izendatu zuten Inma García de Cortázar eta Jon Juarista presidenteorde zituela, Mikel Buesak dimisioa aurkeztu ondoren.
[aldatu] Bibliografia
- 'Sabino Arana o la sentimentalidad totalitaria' (2003)
- 'Estado de excepción: vivir con miedo en Euskadi' (2001)
- 'ETA Pro Nobis' (2001)