Iñaki Larrañaga
Iñaki Larrañaga Irizar (Lazkao, 1933) apaiza, soziologoa, soziolinguista eta SIADECO kooperatibaren nahiz Bizi-Hitza Fundazioaren sortzaileetako bat da. Euskal soziolinguistikan eta hizkuntzaren soziologian aitzindaria, besteak beste, Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketaren metodologia diseinatu zuen. Anaia zuen Prontxio Larrañaga, Legazpiko alkate eta Gipuzkoako ahaldun ohia.
| « | Orain normalkuntzaren interpretazio horietan Iñaki Larrañagak agian berea du eta Ninyolesek ere berea, baita Aracilek ere eta Quebec-en oraintxe berriro argitaratu duten bilduma handi horretan ere normalizazioari buruz zenbait aipamen egiten da, eta joan den astean kataluniar batek esaten zuen, esate baterako, minorizazio kontzeptua ez duela onartzen eta Kataluniako literaturan izen handi bat da. Hor ere eskolak, eritziak, jarrerak, joerak, ñabarrak dira. Horretarako, agian, mintegiren bat edo zerbait egin beharko litzateke eta bakoitzaren eritzia bota. | » |
|
—Mari Karmen Garmendia, Bat, 1991 |
||
| « | Euskal soziolinguistikaren aita-pontekoa da. Bera izan zen lehen azterketak ekarri zituena, hitza bera ere euskaraz lehenbiziko aldiz berak formulatu zuen. Lan isil handia egin du, eta gero hori eginda etorri zaio askori. Urteetan Iñakik egindako lan oinarrizkoak ez du merezi adinako errekonozimendurik izan. | » |
|
—Kike Amonarriz, Argia, 1995-12-10 |
||
| « | Baina Iñaki Larrañagak esaten duen bezala, hemen eztabaida ez da aurreratu dugun ala ez, baizik eta non gauden aurreratu ondoren: minimoen gainetik edo minimoen azpitik. Eta Iñaki Larrañaga ez da izan behin ere erradikal horietako bat euskal soziolingüistikan, eta berak esan du: "Nik ez dut diskutitzen aurreratu dugun ala ez; ebidentea da aurreratu dugula. Beste gauza bat da esatea non gauden: minimoaren azpitik edo gainetik". Orduan, nik uste dut hor dagoela tema, ez? | » |
|
—Joseba Alvarez, Eusko Legebiltzarra, 2004-10-27 |
||
| « | El reconocimiento que le debo a Iñaki Larrañaga, fundador de Siadeco y cofundador de la Fundación Bizi+Hitza, maestro, colega, hermano, amigo, compañero de tantos años, de tantos viajes y de tan duras pruebas de altas montañas y de afilados abismos, es imposible de expresar en un registro ordinario, ni siquiera científico. | » |
|
—José María Sánchez Carrión, 2011ko azaroa |
||
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
[aldatu] Ikasketak eta apaizgoa
Lazkaon jaio zen 1933. urtean. Lazkaoko eskola txikian ikasi zuen euskara hutsean, harik eta 1939an, sei urterekin, eskola nazionalera pasatu zuten. Bertan euskaraz hitz eginez gero, zigorrak eta kolpeak jasotzen zituzten ikasleek. Beasaingo lantegitik kaleratu ostean aitak lana Legazpin aurkitu zuen eta hara aldatu ziren 1940an. Bertako eskolako giroa Lazkaokoaren antzekoa zen. Ondoren lasalletar fraideenean ikasi zuen erdara hutsean.
Hamabi urterekin, 1945ean, apaizgaitegira joan zen, lehendabizi Saturraranen egon zen lau urte, gero Gasteizen beste lau eta 1953tik aurrera Donostian. Inork bultzatu gabe hartu zuen erabakia, izan ere, hasiera batean ez zioten joaten utzi nahi. Mutiko bihurria omen zen eta beldur ziren ez ote zuten kaleratuko. Hala ere, joan egin zen; bai eta 1957an apaiztu ere, Jaume Font Donostiako lehendabiziko apezpikuaren hitzaldi etsigarriaren ostean. Urtero, baina, udako oporrak amaitzean, aita etortzen zitzaion eta apaizgaitegian gustura ez bazegoen, etxean lasai gelditzeko esaten zion.
Euskaraz erdi isilean jarduten ziren, Elizako buruen jarrera oso aurkakoa baitzen. Hain zuzen ere, agintariak, Larrañagak Lurdarako erromesaldian agertutako euskaltzaletasunagatik, gazte hura apaiztu barik uzteko zorian egon ziren. Gero, Donostiako apaizgaitegian irakasle jardun ordez, Getariara bidali zuten eta urtebete eman zuen han.
Apaizgaitegian ikasitako filosofiak eta teologiak euskal gizartearekiko zituen kezkak asetzen ez zizkiotela-eta, 1958-1962 arteko urteak Parisen igaro zituen soziologia ikasten. Unibertsitate Katolikoan lehen bi urteak eta Sorbonan beste biak. Larrañaga psikologia sozialean eta demografian lizentziatu zen. Ramon Iruretagoiena apaiz adiskidea, aldiz, zientzia politiko eta ekonomikoetan.
Hango egonaldiak distantzia hartu, lotura sakondu eta hizkuntza, euskal kultura eta euskal izaeraren garrantzia eta balioa arrazoitzeko balio izan zion. Han, soziologiako ikasketa orokorrek eta bereziki hizkuntzaren soziologiakoek antropologiaren mundura eta beste hainbat diziplinatarako atea ireki zioten. Beraz, ordura arte sentimenduz bizi izandakoak arrazionalizatu eta jarrera aktiboagoa hartzera eraman zuten. Parisko Saint-Germain-des-Prés auzoan bizi zen eta gizarte erabat laikoa ezagutu zuen; laikoa ez ezik, agnostikoa eta ateoa ere bai. Aldi berean, erlijioa bizitzeko guztiz modu sakon eta serioa ezagutu zuen. Apaizaren bideari eusteko erabaki sendoa hartu zuen bizitzan hirugarren aldiz.
1962-1964 urteak Hernaniko parrokian eman zituzten, bertako erretoreak eskatuta, hierarkiaren eta agintarien oso gustuko izan ez zen bertako azterketa soziologikoa (urbanismoa, ekonomia, erlijioa...) egiten. Aldi berean Donostian gizarte laguntzako eskolan klase ematen aritzen ziren Larrañaga eta Iruretagoiena. Ikerketaren emaitza Ramon Iruretagoiena eta biek Hernani 1962 liburuan (1964) argitara eman zuten. Population aldizkariak liburuaz 1965ean argitaratutako iruzkinak honela zioen: "Leur conclusions n'ont pas laissé de soulever quelques remous en Espagne". 1964 urteaz geroztik, Itsasondoko parrokian dago. Lorenzo Bereziartua apezpiku izendatu berriak Donostiatik Iruretagoiena Irunera eta Larrañaga Itsasondora bidali baitzituen zigortzeko asmotan, Elizaren erakundeari zioten atxikimendu tipiagatik.
[aldatu] SIADECO eta soziolinguistika
Aldaketa giro nabarmenean (Vatikanoko II. kontzilioa, sekularizazioa, euskal kultura eta politikaren biziberritzea, immigrazioa...), 1967an, SIADECO sozioekonomia eta hirigintzaren ikerketarako taldea sortu zuen beste lagun batzuekin (soziologoak, ingeniariak, arkitektoak, ekonomistak...) garapenkeriak zekartzan arazoei nola edo hala aurre egitearren. Kooperatiba horretan egin zuen lan 1996. urtera arte; hogeita hamar urtean, hortaz.
1967an, beraz, SIADECOn sozioekonomia ikerketa taldea, ikerketa aplikatuaren talde gisa, sortu zen eta, euskarari buruzko informazioa beti jasotzen zuten nahiz udalerri mailako ikerketetan, nahiz eskualdekoetan, nahiz beste hainbat ikerketa egiten zituztenean. Ikuspegia soziologikoa izaten zen eta hori guztia uztartu nahi izaten zuten nolabait udalerri edo eskualde bakoitzak zituen ezaugarri sozio-demografiko, sozio-ekonomiko, sozio-kultural eta abarrekin. Hala nola, hizkuntzaren hedapena edo higadura kasu bakoitzean zergatik sortu ziren eta horietan zein erakundek izan zuten zerikusia eta eragina: eskolak edo administrazioak edo industrigintzaren sorrerak eta immigrazioak eta gaineratikoak, ikuspegi aplikatutik betiere.
Urte horietakoak dira SIADECOk Arrasateko (1972) eta Goierriko (1974, 1975) egoeraz egindako azterketa soziologiko mardulak. Bestalde, 1970ean Tolosako haurtzaindegia euskaraz izan zedin eta ez elebidun Iñakiren informazioa eta aholkuak erabakigarriak izan ziren. Baionako 1971ko Euskal Astean parte hartu zuen Beñat Laxaguerekin bat eta ondoren Udako Euskal Unibertsitatea sortu zenetik aurrera ikastaro ugari eman zituen bertan. 1977 aldera Zumarragako Ospitalea izango zenaren aldeko ekintzetan parte hartu zuen Goierriko hainbat alkate, langile eta elkarterekin bat.
"Soziolinguistika" izena aipatuz egin zuten lehen ikerketa 1975-1977 urteen artekoa izan zen. Urte horietan bi lan egin zituzten: bata, Euskararen liburu zuriaren (1978) edukiak diseinatu eta haren apailatzea koordinatu. Bestea, euskararen egoera soziolinguistikoa aztertu. Hura izan zen Euskal Herrian aurreneko aldiz egin zen gisa horretako egitasmoa: "Euskararen soziolinguistika azterketa" eta "Hizkuntz Plangintza batetarako oinarriak". Lan horiek Euskaltzaindiaren babesaz eta eraginez egin ahal izan zituzten.
Azterketa soziolingustikoaren azalpenak hainbat lekutan eman zituen Larrañagak, adibidez, Gipuzkoako ikastolek 1976an antolatutako elebitasun biltzarrean. Ez zen erraza izan lanok bideratzea, jende askok soziolinguistika zer zen ere ez baitzekien. Erabakiak hartu behar zituzten agintariek hitz horrekin mesfidantza izugarria zuten. Horregatik, hitz hori aipatuz egin zen lehenbiziko proposamena atzera bota zuten ikerketa hori finantzatu behar zutenek. Hala ere, emaitza nagusiak Martin Ugaldek bildu zituen Hizkuntz borroka Euskal Herrian liburuan (1979).
1978an, Euskaltzaindiarentzat lanean berriro, eta Bergarako Biltzarrerako, euskara batuaren erabilpena irakaskuntzaren munduan zertan zen aztertu zuten. 1979an Eusko Kontseilu Nagusiaren Hezkuntza Saileko Mikel Zalbidek zuzentzen zuen "Euskal Kulturaren Beharrizan Unibertsitarioetarako Lantaldea"n aritu zen.
Soziolinguistika teorikoari dagokionez, Lluís Vicent Aracil izan zen Estatu Batuetatik 1952an plazaratu zen terminoa ekartzen lehena. Larrañagak Parisen emandako urteetan ez zegoen soziolinguistikako katedrarik, beti "hizkuntzaren soziologia" izaten zen jorratutako ikuspegia eta beti hautazko gai moduan. Larrañagak Aracil 1976 inguruan ezagutu zuen. Escola d'Estiu antolatzen zen Katalunian eta Larrañaga saio batera eraman zuten. Geroztik urte luzetan izan dituzte harremanak eta biak elkarrekin Tolosan izan ziren soziolinguistika aplikatuari buruz oinarri teorikoak eta aplikatzeko bideak eztabaidatzen. Hitzaldiok liburu batean bildu ziren: Euskara gizarte bizitzan (1984).
[aldatu] Euskararen kale erabileraren neurketa
Aracilen bidez, hortaz, amerikar soziolinguistikaren berri izan zuen: Joshua Fishman, Quebeceko eskola, William F. Mackey eta abar. Izenoi Rafael Ninyolesena, Francesc Vallverdúrena, Jose Maria Sanchez Carrionena eta Louis-Jean Calvetena gehitu behar zaizkie; ordurako guztiak aztertuak baitzituen Larrañagak. Erreferentzia teoriko horietan oinarrituz diseinatu zuten azterketa soziolinguistikoa egiteko oinarrizko inkesta, jendeari galdetu nahi ziotena, alegia. Baliabide tekniko eta materialak oso eskasak ziren. Herriz herri, udaletxeetara joan eta erroldak aztertzen ibili ziren, zozketa irizpideak aplikatuz lagina egiteko datuak ateratzeko, nori egin inkesta, bildutako informazioa nola landu...
Azterketa soziolinguistiko orokorraren ondoren egindako ikerlan zehatza Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatutakoa izan zen. Erroldaren azterketa zuen oinarria. Gipuzkoako biztanleen herriz herriko ezagutza maila aztertu zuten. Gero euskararen erabilera objektiboari buruzko azterketa egin zuten. Alegia, erroldan jendeak zer esaten zuen jasotzen zuten, neurketa objektiboarekin euskara erabiltzen zenbati entzuten zitzaion neurtu nahi zuten, 1982-1983a zen.
Horren ondoren, herri eta hiriburuen egoera aztertzeari ekin zioten. Garai horretakoak dira, Tolosaldeko (1978), Tolosako (1983), Irungo (1983), Basauriko (1985), Iruñeko (1986), Donostiako (1986), Gasteizko (1986), Bilboko (1990), Errenteriako (1990), Ipar Euskal Herriko (1987, 1991) eta Getxoko (1994) egoera soziolinguistikoaren azterketak, besteak beste.
Nabarmentzekoak dira, orobat, 1988an egin zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Soziolinguistika-mapa eta 1993an egin zuten euskararen familia bidezko transmisioaren azterketa EAEn.
[aldatu] Txepetxekin elkarlana
Larrañagak Jose Maria Sanchez Carrion "Txepetx" hizkuntzalaria 1972tik autore gisa eta 1981etik bertatik ezagutzen zuen.
1983koa da "Iruinean Sortua" izeneko agiria. Txepetx, Aracil, Larrañaga eta beste batzuen artean deia zabaldu eta katalan, galego eta euskaldun talde bat (António Gil Hernández, Sagrario Aleman, Txillardegi, Kike Amonarriz, Antoni Artigues, Esther Bonet, Teresa Marbà, Kontxesi Pedroarena, Antonina Tugores... guztira 35 lagun) batu zen "El idioma del Estado y el estado de los idiomas" gaiaren inguruan eztabaida eta gogoeta egiteko.
Handik sortu zen 1984ean Getxon egin zen Hizkuntz Minorizatuen Soziologia kongresua. Bertara bildu zen adituen taldeaz gainera (Aracil, Txepetx, Mackey, Cobarrubias eta abar) hizkuntza minorizatuen gaiaz kezkaturik zeuden hainbat jende bildu zen, bereziki Euskal Herriko, Galiziako eta Katalan Herrietako ikasle, irakasle eta ikertzaile talde bat. Carlos Garaikoetxea lehendakariak sostengua adierazi zion biltzarrari, baina laster Ajuriaeneatik egotzi zuten.
1990ean lankidetza areagotu egin zuten Txepetx SIADECOn sartzearekin bat. Txepetxi zegokion oinarrizko kudeaketa, hau da, ekarpen teorikoak formulatu eta berritzen joatea. Larrañagaren eta SIADECOren egitekoa, aldiz, ikerketa aplikatua egitea eta ekarpen teoriko haiek esperientziarekin kontrastatzea zen: hezkuntza plangintzak ikastetxeetan, gazteen erabilera sustatzea, haur erdaldunentzako jolasak, gazte erdaldunentzako irratsaioak, irakasleentzako ikastaroak... Elkarlan horren baitan aipa daiteke Gabriel Aresti Euskaltegiko irakasleei emandako laguntza ere, Bilboko Zenbat Gara elkartearen eta Kafe Antzokiaren prestatze zein gogoeta lanean.
Esan bezala, 1990ean Biboko azterketa soziolinguistikoa egin zuen SIADECOk, Larrañaga eta Kike Amonarriz buru zirela. Azterketaren laburpena Euskara Bilbon (1991) liburuan argitaratu zuten, Txepetxen ekarpen eta guzti. Bildutako datuen gogoeta eta kontestualizazio teoriko sakon-sakona, ordea, hamar urte geroago etorriko ziren, politikaren gorabeheren harira: Txepetxen Aplicación sociolingüística de la territorialidad (1999).
Bestalde, Egunkaria Sortzen sozietate mugatuaren kide sortzaileetako bat izan zen 1990ean. Sozietate mugatu hori Euskaldunon Egunkariaren akziodun nagusia izango zen.
1993-1994 ikasturtean Lurdes Rada eta Joseba Alvarez ezkertiar abertzaleen tutorea izan zen Euskal Herriko Unibertsitateak eskaintzen zuen hizkuntza plangintza ikastaroan. Haien Ikastaro amaierako lanak "Talde politiko baten euskalduntze plangintza" izena zeraman. Herri Batasuna alderdiak hizkuntza politika berria abiatu zuen 1996an.
1996an erretiratu eta utzi egin zuen ogibideari dagokion oro, baina apaiz lana egiten jarraitzen du. Betiere afizioz, noski, izan ere inoiz ez du apaiz lanagatik soldatarik jaso, aske izatekotan. Gisa berean, 2002an eratu zenetik Bizi-Hitza Fundazioaren idazkaria da. Xabier Mendiguren Elizegiri Arbelaren gainean (2004) libururako Itsasondoko meategien langile mugimenduaren berri eman zion. 2006an Euskal Y-aren aurka agertu zen eta 2010ean José Antonio Pagolari sostengua adierazi zion.
[aldatu] Bibliografia hautatua
[aldatu] Liburuak
- Ramon Iruretagoiena eta Iñaki Larrañaga (1964): Hernani 1962: estudio sociológico de un pueblo industrial guipuzcoano. Zarautz: Itxaropena.
- SIADECO (1972): Industria-herri baten azterketa: Arrasate eta bere etorkizuna. Bilbo: Mensajero.
- SIADECO (1974): Industrigintza bidean: Goiherri Bailara. Bilbo: Mensajero.
- SIADECO (1975): Oria Hibaiarroaren aurreazterketa sozioekonomiko eta teknikoa.
- SIADECO (1977): Estudio socio-lingüístico del euskara, 12 libk. Argitaragabea.
- SIADECO (1978): Bases para un futuro plan de actuación en favor de la normalización del uso del euskara. Argitaragabea.
- Euskaltzaindia eta SIADECO (1978): Euskararen liburu zuria. Dionisio Amundarain (itzul. zuz.) Bilbo: Euskaltzaindia.
- Joan Mari Torrealdai eta SIADECO (1978): 1967-1977: liburuak eta batasuna. Argitaragabea.
- Euskaltzaindia eta SIADECO (1979): Hizkuntz borroka Euskal Herrian. Martin Ugalde (labur.), Elhuyar (itzul.) Donostia: Ediciones Vascas.
- SIADECO (1979a): Alfabetatze-euskalduntze mugimenduko irakasleak eta euskara batua. Argitaragabea.
- SIADECO (1979b): Euskararen irakaskuntzan perspektiba mailako azterketa. Urolako mankomunitatea. Argitaragabea.
- SIADECO (1980a): Azterketa soziolinguistikoak: herri eta bailaratan: Tolosaldea (24 herri), Andoain. Argitaragabea.
- SIADECO (1980b): Euskara batua irakaskuntzan. Argitaragabea.
- SIADECO (?): Azterketa soziolinguistikoak: herri eta bailaratan: Goierri. Argitaragabea.
- SIADECO (1981): Euskararen egoera Donostiako Udal Zerbitzuetan. Argitaragabea.
- SIADECO (1982): Azterketa soziolinguistikoak: herri eta bailaratan: Donostia (I). Argitaragabea.
- SIADECO (1983a): Azterketa soziolinguistikoak: herri eta bailaratan: Tolosa. Argitaragabea.
- SIADECO (1983b): Gipuzkoako lurraldean euskararen normalizaziorako plangintzaren lehen urratsak. 1. fasearen aurkezpena, 2 libk. Gipuzkoako Foru Aldundia. Argitaragabea.
- SIADECO (1984a): Euskara Tolosako udal zerbitzuetan eta Tolosako udal zerbitzuetan euskararen erabilpena normalizatzeko plangintza batetarako aurreproiektua. Argitaragabea.
- SIADECO (1984b): Azterketa soziolinguistikoak: herri eta bailaratan: Eibar, Irun, Usurbil, Laudio. Argitaragabea.
- Lluís Vicent Aracil eta Iñaki Larrañaga (1984): Euskara gizarte bizitzan: Tolosan Euskaraz ihardunaldiak. Tolosa: Udala.
- SIADECO (1985a): Euskararen transmisio prozesuaren azterketa. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza. Argitaragabea.
- SIADECO (1985b): Gipuzkoako lurraldean euskararen normalizaziorako plangintzaren lehen urratsak. 2. fasea, Euskararen erabilpena Gipuzkoako lurraldean, 3 libk. Gipuzkoako Foru Aldundia. Argitaragabea.
- SIADECO (1985c): Azterketa soziolinguistikoak: herri eta bailaratan: Basauri, Galdakao, Donostia (II), Gasteiz. Argitaragabea.
- SIADECO (1986a): Donostiako azterketa soziolinguistikoa, 5 libk. Argitaragabea.
- SIADECO (1986b): Gasteizko azterketa soziolinguistikoa, 11 libk. Argitaragabea.
- SIADECO (1986c): Oñatiko Udala : euskara industri lantegietan. Argitaragabea.
- SIADECO (1987a): Basauriko azterketa soziolinguistikoa = Análisis sociolingüístico de Basauri, 5 libk. Basauri: Udala.
- SIADECO (1987b): Usurbilgo azterketa soziolinguistikoa, 4 libk. Argitaragabea.
- SIADECO (1987c): Eibarren haurren mundua eta euskara, 4 libk. Argitaragabea.
- SIADECO (1988a): Euskara Bergaran: azterketa soziolinguistikoaren laburpena. Bergara: Udala.
- SIADECO (1988b): Antzuola: azterketa soziolinguistikoa. Argitaragabea.
- SIADECO (1988c): Hondarribia: azterketa soziolinguistikoa, 5 libk. Argitaragabea.
- SIADECO (1988d): Irakaskuntza eta berorren etorkizuna Lea-Artibaiko Bailaran: hizkuntz plangintzarako oinarriak. Argitaragabea.
- SIADECO (1988e): Laudioko azterketa soziolinguistikoa, 7 libk. Argitaragabea.
- SIADECO (1988f): Legazpiko azterketa soziolinguistikoa, 2 libk. Argitaragabea.
- SIADECO (1989a): Errenteriako azterketa soziolinguistikoa, 4 libk. Argitaragabea.
- SIADECO (1989b): Beasaingo azterketa soziolinguistikoa, 5 libk. Argitaragabea.
- SIADECO (1989c): Enquête sociolinguistique sur l'état de la langue basque dans les provinces de Soule, Basse-Navarre et Labourd Intérieur. Sü Azia.
- SIADECO (1989d): Irungo azterketa soziolinguistikoaren eguneratzea, 2 libk. Argitaragabea.
- SIADECO (1989e): Tolosako gazteak eta euskara, 2 libk. Argitaragabea.
- Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (bil.) (1989): Soziolinguistikazko mapa: 1986. urteko erroldaren araberako Euskal Autonomi Elkarteko azterketa demolinguistikoa. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
- SIADECO (1990): Bilbo: euskararen ezagupen maila 1986ko erroldaren arabera. Argitaragabea.
- SIADECO (1991a): Euskara Bilbon: azterketa soziolinguistikoaren laburpena. Bilbo: Udala.
- SIADECO (1991b): Euskara Beasainen : azterketa soziolinguitiskoaren [sic] laburpena : 1981 eta 1986ko zentsu-errolden eta 1988ko neurketen arabera. Beasain: Udala.
- SIADECO (1992): Pasaiko azterketa soziolinguistikoa, 3 libk. Argitaragabea.
- SIADECO (1993): Pasaia: hizkuntz egoeraren diagnosia eta euskararen normalizazio-prozesua bideratzeko norabide nagusiak. Argitaragabea.
- SIADECO (1996): Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea: eskaintza eta eskariaren egoera; etorkizunerako aurreikuspenak. Argitaragabea.
- Iñaki Martinez de Luna eta Iñaki Larrañaga (?): Indicators of language shift reversing in the analysis of census data. Argitaragabea.
[aldatu] Artikuluak
- 1976: "Euskararen estudio soziolinguistikoa". UEU. Argitaragabea.
- 1977: "Euskara galdu, gorte eta euskaldundu nahi duen Euskal Herria". UEU. Argitaragabea.
- 1978a: "Euskal Herriko sozio-economi azterketa". In Euskadi: Herria-Eliza. Donostia: Auñamendi.
- 1978b: "Industriagintza eta aldaketa soziala". UEU. Argitaragabea.
- 1978c: "Goiherriko industriagintza". UEU. Argitaragabea.
- 1978d: "Estudio de situación y perspectivas del euskara: informe sobre costes del estudio y plan a seguir". Argitaragabea.
- 1979a: "Ikerketa soziologikoak". UEU. Argitaragabea.
- 1979b :"Gipuzkoako oferta-demanda unibertsitarioa". UEU. Argitaragabea.
- 1980: "Ikasketarekiko demanda eta lanpostuen oferta Euskal Herrian". UEU. Argitaragabea.
- Askoren artean (1983): "Iruñeko agiria". Jakin 29.
- SIADECO (1984): "Euskararen erabilpena". Jakin 30.
- Iñaki Larrañaga, Gotzon Egia eta Kike Amonarriz (1984): "Euskal Herriko hizkuntz normalizazioaren zenbait alderdi". Fernando Mendizabal (itzul.) Jakin 32.
- 1986a: "Euskararen transmizioa". UEU. Argitaragabea.
- 1986b: "Euskararen erabilpen erreala Gipuzkoan: leku publikoetan, udal erakundeetan, gizarteko zerbitzuetan". In J.M. Ruiz Olabuenaga eta J. A. Ozamiz (arg.) Hizkuntza minorizatuen soziologia. Donostia: Ttarttalo.
- 1987a: "Siadeco-k Iparraldean euskarari buruzko inkesta egiteko erabili duen metodoa...". UEU. Argitaragabea.
- 1987b: "Euskararen erabilpena komunikabideetan". UEU. Argitaragabea.
- 1987c: "Euskararen erabilera lan munduan". UEU. Argitaragabea.
- 1987d: "Euskal soziolinguistikaren egoera eta bide berriak". Jakin 42.
- 1987-04-23: "Berreskurapena lortzeko urratsak argitzen ditu". Eguna.
- 1988a: "Metodologiaren oinarriak soziolinguistikan". UEU. Argitaragabea.
- 1988b: "Azterketa soziolinguistika-metodologiaren argibideak". UEU. Argitaragabea.
- 1988c: "Aitzol euskal soziolinguistikaren aitzindari?". In: Jose Ariztimuño "Aitzol" (1988): Idazlan guztiak 1: biografia eta bere ekintzaren alderdi nagusienak. Donostia: Erein, 1988.
- 1989a: "Siadeco-ko inkestaren ondoren Iparraldeko hizkuntz plagintza bat bideratzeko...". UEU. Argitaragabea.
- 1989b: "Euskara Ipar Euskal Herrian: barnekaldeko egoera eta etorkizuna". Jakin 54.
- 1989c: "Hizkuntz komunitatearen ezaugarriak: talde soziolinguistikoak eta hizkuntz funtzioak". Jazten 1.
- 1989-10-12: "'Goazen Lagun' euskara eta kirola uztartzeko kanpainaz". Eguna 298.
- 1990a: "Nafarroako egoera demolinguistikoa" Jakin 56.
- 1990b: "Euskara Legazpiko udalerrian". Legazpi 2.
- 1990c: "Udal elebakarrak eta hizkuntzaren normalizazioa". Egin urtekaria. 109-110.
- 1990?d: "CIESen azterketari egindako oharrak". Argitaragabea.
- 1991a: "Euskalkiak eta nazio identifikazioa: Iparraldeko kasua". UEU. Argitaragabea.
- 1991b: "Arrasateko auzoen bilakaera azken 20 urteetan". UEU. Argitaragabea.
- Kike Amonarriz eta Iñaki Larrañaga (1992): "Euskara Bilbon: azterketa soziolinguistikoaren laburpena". In I. Jardunaldiak soziolinguistikaz. Bilbo: Udala.
- SIADECO (1993a): "Euskararen erabilera leku publikoetan". Bat 9.
- SIADECO (1993b): "Elkarteen euskalduntze-prozesuaren konpromezu eta jarraipen-fitxak". Bat 9.
- 1993: "Euskal Herriko demografiaren bilakaera". Jakin 77.
- 1994a: "Donostia hirian euskarari buruzko diagnosia". In Jürgen Wolff eta Petra Zimmermann: Sprachenlernen und soziale Wirklichkeit / Hizkuntz ikasketa eta bere eragina gizartean / Aprendizaje de idiomas y su incidencia social. Donostia: Fundación Tandem.
- 1994b: "Euskara eta euskal kultura gizarte integraziorako bidea". Jazten 10.
- SIADECO (1995): "Bertsozaletasunari buruzko azterketa". Jakin 87.
- SIADECO (1996): "Euskaldunak eta euskarazko kultur kontsumoa". Jakin 96.
- 1996: "Iruñeko ikerketa soziolinguistikoa: 1986". In: Iruña eta Euskara: Iruña eta Euskara Ihardunaldiak 1995eko abenduaren 18tik 20ra. Iruñea: Udala, 1996.
- Eduardo Aldasoro, Sagrario Aleman, Xabier Erize, Iñaki Larrañaga, Yolanda Olasagarre, Rosa Ramos eta Carlos Vilches (1996): "Mahaingurua". In: Iruña eta Euskara: Iruña eta Euskara Ihardunaldiak 1995eko abenduaren 18tik 20ra. Iruñea: Udala, 1996.
- 1998: "Hizkuntz komunitatea eta nortasun nazionalaren pertzepzioa". In Joxe Azurmendi (zuz.): Hizkuntza eta talde-nortasuna. Bilbo: EHU, 1998.
- 1998: "Txepetx: sortzaile baten soslaia". Zenbat Gara 1.
- 1999: "Euskararen egoerari buruzko ikerketak: euforia giroa ala konfusio-zeremonia?". Zenbat Gara 3.
- 2001: "Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleek ikasketa-prozesuari eta tailerren esperientziari buruz eginiko ebaluaketa eta balorazioaren azalpena". Zenbat Gara 5.
- Gipuzkoako 252 apaiz (2010-03-07): "Jose Antonio Pagolari gutun irekia". Goierriko Hitza.
[aldatu] Elkarrizketak
- Izengabe (1982-04-25): "SIADEKOkoekin elkar-hizketa". Argia 931.
- Iñaki Uria eta Pello Zubiria (1985eko ekaina): "Euskararen sustituzio prozesoa ez da gelditu". Larrun 1.
- Joxe Mollarri: (1985): "Euskaldunok ez dugu euskara erabiltzen". Argia 1068.
- Iñaki Uria eta Joxemi Zumalabe (1990): "Normalizazioa ez da elebitasun soziala". Bat 1.
- Izengabe (1992): "Momentu honetan Euskal Herrian lehentasuna ez da hizkuntza". HABE 212.
- Jose Angel Irigarai eta Iñaki Larrañaga (1996): "Jose Maria Sanchez Carrion "Txepetx"en teoriaren ekarpen eta aplikazioaz". Bat 18.
- Aitor Zuberogoitia eta Jose Angel Irigarai (1998): "Bide berriak urratzeak gailur berriak ikusarazten dizkigu". Zenbat Gara 2.
- Joxe Manuel Odriozola eta Imanol Esnaola (2000): "Orain Euskal Herri osoan euskaldun elebidunak %22,5a omen gara, eta orain dela hogei urte ere hala ginen. Non dago, beraz, euskaldungoaren gorakada?". Bat 35.
- Izengabe (2010): "Iñaki Larrañaga: herriko apaiza eta zerbitzaria". Itsasondo 2.0 8.
[aldatu] Erreferentziak
- AGIRRE ARREGI, Inazio (2009-02-05): "Gogoeta 21: lehengo lepotik burua", Gara.[1]
- AGIRRE, Inazio (2010): "Euskal soziolinguistikaren gentlemana", Bat, 77 (2010, 4), 169-179.[2]
- AIZPURU MURUA, Mikel (2003): Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan: hasierako urteak 1973-1984. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea. 31.[3]
- ALVAREZ, Joseba (2010-11-18): "Auzolanaz zurrunbiloa indartu", Gara.[4]
- AMONARRIZ, Kike (1993): "Euskararen erabilpenaren kale neurketa 1993: abiapuntu berria", Bat, 13-14, 77-90.[5]
- ARRUTI, Iñaki eta ZUBIRIA, Pello (1995-12-10): "Kike Amonarriz: Euforiak pasata, euskalgintzan une kritiko batera iristen ari gara", Argia, 1555, 22-26.[6]
- ARTETXE SÁNCHEZ, Karmele (2010): Komunitate zientifiko euskalduna: azterketa historikoa eta bibliometrikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea. 353, 416, 509.[7]
- AZURMENDI, Maria-Jose (2010): "BAT Soziolinguistika Aldizkariaren XX. urteurrena ospatzen: hausnarketak", Bat, 76 (2010, 3), 22-24.[8]
- BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO (2003-07-26): "ORDEN ECD/2125/2003, de 1 de julio, por la que se inscribe en el Registro de Fundaciones la denominada «Fundación Vida y Lenguas», de Donostia-San Sebastián", BOE, 178, 29102. [9]
- ERIZE ETXEGARAI, Xabier (1997): Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza: Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa (1863-1936). Euskal Herriko Unibertsitatea. 51, 56, 63, 152, 260.[10]
- EUSKO LEGEBILTZARRA (2002-10-18): "Bilkura-egunkaria", 44. [11]
- EUSKO LEGEBILTZARRA (2004-10-27): "Comparecencia de la consejera de Cultura, a petición propia, al objeto de informar acerca del proceso de euskaldunización del funcionariado." [12]
- GOIERRIKO AHT GELDITU! ELKARLANA (2006-05-16): "Atxikimendua agertu dutenen zerrenda"[13]
- IBARGUTXI, Felix (2004-02-16): "'Ibai-Ertz', 'Lotsati' poeta eta 'Txikia' agertzen dira, besteak beste Saiakera tankerako narrazioa da", El Diario Vasco.[14]
- INTXAUSTI, Joseba (2007): "Joanes Etxeberri egitasmoa (2007-2008)", Euskera, 52 (2007, 1), 250-251.[15]
- IZENGABE (1979): "SIADECO: euskararen hedapenaren plangintzarako oinarriak", Euskera, 24, 1, 391-393.[16]
- IZENGABE (1979): "Pasado, presente y futuro de la lengua : [Presentación del Libro blanco del euskara]", Euskera, 24 (1979, 1), 405-413.[17]
- IZENGABE (1982-04-25): "SIADEKOkoekin elkar-hizketa", Argia, 931, 20-24.[18]
- IZENGABE (2001-06-01): "El Manifest d'Iruñea", L'Estel, 456, 16.[19]
- J.A. (1969-08-17): "SIADEKO: Euskalerriaren alde lanean", Zeruko Argia, 337, 14.[20]
- J.H. (1965): "Larranaga I. et Iruretagoyena R. — Hernani 1962. Estudio sociologico de un pueblo industrial guipuzcoano...", Population, 20/1, 149.[21]
- LARRAÑAGA, Iñaki eta IRIGARAY, Jose Angel (1996): "Jose Maria Sanchez Carrión "Txepetx"en ekarpen eta aplikazioaz", Bat, 18, 23-37.[22]
- LARRINAGA RENTERIA, Ane (2006): Kulturgintza esparruko eragileen tradizio intelektualak: kulturgileak gizarte mugimenduetan. Euskal Herriko Unibertsitatea. 604, 622.[23]
- LASALLE, Xabier: "SIADECO", Auñamendi Entziklopedia. [24]
- LIMIA, Cristina (2010-05-26): "Legazpi dio el último adiós a Prudencio Larrañaga", El Diario Vasco. [25]
- MOLLARRI, Joxe (1983-01-16): "Lluis Arazil: Konfliktorik gabe ez dago hizkuntza aurrera ateratzerik", Argia, 960, 15-19.[26]
- ODRIOZOLA, Joxe Manuel (2010): "Ohiz kanpoko begirada", Bat, 76 (2010, 3), 157-166. [27]
- ODRIOZOLA, Joxe Manuel eta ESNAOLA, Imanol (2000): "Iñaki Larrañaga: Orain Euskal Herri osoan euskaldun elebidunak %22,5a omen gara, eta orain dela hogei urte ere hala ginen. Non dago, beraz, euskaldungoaren gorakada?", Bat, 35. [28]
- OLEA, Inozentzio (1997): Bizitza izbide. Zarautz: Sendoa. 129-130, 183-184. [29]
- RODRIGUEZ, Txerra (2008-07-01): "Inkestatik inkestara", Garaigoikoa: Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika). [30]
- ROLLO DE SALA Nº 21/05, Sumario 44/04, Juzgado Central de Instrucción nº 6, 18. [31]
- SÁNCHEZ CARRIÓN, José María (2011): "(Re)pensar el discurso". In MARTÍNEZ LEMA, Paulo & SANMARTIN REI, Goretti (2011): Unha outra guía para a intervención lingüística. A Coruña: Universidade da Coruña. 96. [32]
- UGALDE, Martin (1977): "Euskararen liburu zuria", Euskera, 22 (1977, 2), 889-897. [33]
- UNZUETA, Peru (1984-11-11): "Hizkuntz normalizazioaren prozesuari heldu nahi izan diogu", Argia, 1035, 35.[34]
- URCELAY, José Mari (2009-06-05): "El Hospital de Zumarraga, un gran logro", Diario Vasco. [35]
- URIBARREN, Patxi (1991): "Euskara Bilbon", Karmel (1991, 2), 33-60. [36]
- VELEZ DE MENDIZABAL, Josemari (2011-02-01): "Euskararen erabileraz kezkatuta Arrasaten", Etorkizuna etorkizun. [37]
- VILLASANTE, Luis (1975): "Gure egoera eta lanen kontu errendatzea: datorren urte bikoari begira: Bilbon, 1975-I-31", Euskera, 20, 466-467.[38]
- VILLASANTE, Luis (1977): "Urtebikoaren plangintza: 1977-1978", Euskera, 22 (1977, 1), 227. [39]
- ZABALETA, Jesus M. (1984): "Euskara gizarte bizitzan", Senez, 1.[40]
- ZALAKAIN GARAIKOETXEA, Jesus Mari (1992): Euskal prentsa herri-proiektua da. Euskal Herriko Unibertsitatea. 231, 383-384, 416, 418.[41]
- ZALBIDE, Mikel (1998): "Normalización lingüística y escolaridad: un informe desde la sala de máquinas", RIEV, 43, 363. [42]
- ZALBIDE, Mikel (2010): "Hizkuntza-soziologiaren ibilia gurean", Bat, 77 (2010, 4), 38-39. [43]
- ZARRAGA, Arkaitz et al. (2010): Soziolinguitika eskuliburua. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. 46, 323-324, 342, 356, 380. [44]
- ZUBEROGOITIA ESPILLA, Aitor (2003): Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean. Euskal Herriko Unibertsitatea. 1, 18, 27-28, 31, 94, 113-115, 118-120, 214, 444, 448.[45]
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Iñaki Larrañaga: herriko apaiza eta zerbitzaria (2010eko apirila-ekaina)
- (Gaztelaniaz) (Euskaraz) Carta abierta a José Antonio Pagola = Jose Antonio Pagolari gutun irekia (2010-03-05)
- (Euskaraz) Orain Euskal Herri osoan euskaldun elebidunak %22,5a omen gara, eta orain dela hogei urte ere hala ginen. Non dago, beraz, euskaldungoaren gorakada? (2000ko uztaila)
- (Euskaraz) Euskararen egoerari buruzko ikerketak: euforia giroa ala konfusio-zeremonia? (1999)
- (Euskaraz) Jose Maria Sanchez Carrion «Txepetx»en teoriaren ekarpen eta aplikazioaz (1996ko ekaina)
- (Euskaraz) Euskara eta euskal kultura gizarte integraziorako bide (1994ko abendua)
- (Euskaraz) SIADECOren artikuluak Bat aldizkarian (1993ko apirila)
- (Euskaraz) Momentu honetan Euskal Herrian lehentasuna ez da hizkuntza (1992ko otsaila)
- (Euskaraz) Hizkuntz komunitatearen ezaugarriak: talde soziolinguistikoak eta hizkuntz funtzioak (1989ko iraila)
- (Euskaraz) SIADECOren artikuluak Jakin aldizkarian (1984-1996)
- (Euskaraz) Iñaki Larrañagaren artikuluak Jakin aldizkarian (1984-1993)
- (Euskaraz) Iruñeko agiria (1983)
- (Euskaraz) SIADEKOkoekin elkar-hizketa (1982-04-25)
- (Euskaraz) Hizkuntz borroka Euskal Herrian (1979)
- (Gaztelaniaz) Conflicto lingüístico en Euskadi (1979)
- (Euskaraz) Euskararen liburu zuria (1978)
- (Gaztelaniaz) El libro blanco del euskara (1977)