Iñaki Larrinbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki Larrinbe
Bizitza
JaiotzaGasteiz1967ko urtarrilaren 28a (57 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista

Iñaki Larrinbe Ibáñez (Gasteiz, 1967ko urtarrilaren 28a) arabar artista da.

Arte Ederretan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Pintura, eskultura eta argazkigintza landu ditu, eta hainbat fanzine eta komikitan zein bideogintzan ere aritua da. 1988an lehen saria eskuratu zuen Euskadiko Arte Plastikoen lehiaketan, Eskultura sailean. Orduz geroztik, landu dituen diziplina artistiko gehienetan eskuratu du sari eta aipamenik. 1999an, esaterako, Bartzelonako Udalak eskaintzen duen Can Basté argazkigintza-beka eskuratu zuen bere lana garatzeko.

Erakusketei dagokienez, 1995ean egin zuen aurreneko bakarkakoa Leónen, eta taldekako askotan ere egon da bere lana ikusgai, arte plastikoen zein bideogintzaren inguruko erakusketetan. Azken urteotan Los Diminutos serieko argazki-lanak erakutsi ditu. Eguneroko tresna arrunten gainean agertzen diren pertsonek osatzen dituzte bilduma horretako argazkiak, izakiaren eta gaurko munduaren arteko harremana islatzen dutenak. Bilduma horretako argazki bati esker hautatu zuten 2000. urtean Gure Artea erakusketarako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]