Iñaki Sáez
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | José Ignacio Sáez Ruiz | |
| Jaio | 1943ko apirilaren 23 | |
| Bilbo ( |
||
| Posizioa | Atzelaria | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| 1958-1961 1961-1962 1962-1974 |
San Vicente Barakaldo CF Athletic Bilbao |
263 (7) |
José Ignacio Sáez Ruiz (Bilbo, 1943ko apirilaren 23 -) euskal futbolari ohi eta entrenatzailea da. 1975. urtean Athletic taldeko gazte taldeak prestatuz hasi zuen bere prestatzaile jarduna. Ondoren, Athletic, Las Palmas eta Albacete taldeak zuzendu zituen, eta 1997. urtean Espainiako selekzioarekin hasi zen entrenatzaile lanetan. Espainiako selekzioarekin lortutako emaitza aipagarrienen artean nagusiak hauek dira: 1997. urteko Europako txapelketan, brontzezko domina; 2000. urteko sub-21 mailako Europako txapelketan brontzeko domina; bi urrezko domina 1998. urteko sub-21 Europako txapelketan eta sub-20 mailako mundu txapelketan. 2000. urteko Sydneyko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen Espainiako selekzioarekin.
Entrenatzailea [aldatu]
- 1975/1980 Athletic Club Gazteak.
- 1980/1981 Athletic Club.
- 1982/1986 Bilbao Athletic.
- 1985/1986 Athletic Club.
- 1991/1992 Athletic Club.
- 1992-1995 Las Palmas
- 1995-1996 Albacete
- 1996-2002 Espainia 21-azpikoak
- 2002-2004 Espainia
- 2004-egun Espainia 21-azpikoak
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.