Iñigo Segurola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñigo Segurola
Bizitza
JaiotzaDonostia1967ko apirilaren 7a (56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraklandscape architect (en) Itzuli, telebista aurkezlea eta lorezaina

Iñigo Segurola Arregi (Donostia, Gipuzkoa, 1967ko apirilaren 7a) lorezaina da. Kristian Pielhoff herrikidearekin batera Bricomanía saioa aurkezten du, eta hor astero ematen dituen lorezaintza-gomendioek ospea ekarri diote.

Anabel Arraizarekin Hamaika TBko Hiri-Baratzea saioan

Hamaika telebistako Hiri baratzea programako hainbat saiotan ere lan egin du Anabel Arraizarekin batera lankidetzan hirien inguruko baratzetaz eta ortuko jarduerez.[1]

Zaldi erraldoiarentzat ekosistema propioa sortu zuen Donostiako Europa plazan.

Nekazaritza ingeniaritzako ikasketak egin zituen Iruñean; eta, ondoren, paisajista ikasketak Eskoziako hiriburu Edinburghen.[2] 1994an Oiartzun udalerrian beste kide batekin batera LUR Paisajistak, SL enpresa sortu zuen,[3] eta ordu ezkero Euskal Herriko hiri eta herri askotako lorategi, parke eta berdeguneak sortzen dihardu. Haien lan ezagunenetarikoa da Donostiako Europa plazan Andres Nagelen Izenbururik gabe eskultura egokitzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]