Iñigo Muguruza
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | ||
| Irun (Gipuzkoa) | ||
Iñigo Muguruza, Irunen (Gipuzkoa) jaiotako euskal herritar musikaria da. Jabier Muguruza eta Fermin Muguruzaren anaia gazteena da. 80ko hamarkadan Desband (Geroago Beti Mugan taldean bilakatuko zena) jotzen hasi zen 14 urterekin. Ondoren, Kortatu taldea sortu zuen bere anaia Ferminekin. Talde honekin, Euskal Rock Erradikala delako musika mugimenduan kokatu zituzten.
90eko hamarkadan Delirium Tremens taldean hasi zen, gitarra-jotzaile. Delirium Tremensekin Hiru Aeroplano diskoa grabatu zuen. Diska hau, Kaki Arkarazok ekoiztu zuen. Delirium Tremensen bizia amaitzean, Negu Gorriak taldea sortu zuen Fermin Muguruzarekin eta Kaki Arkarazorekin.
1996an Negu Gorriak desagertu zenean, Joxe Ripiau taldea sortu zuen bere anaia Jabier eta Sergio Ordoñezekin. Bertan, abesteaz gain, baxua jotzen zuen. 2000ko hamarkadan, Sagarroi taldea sortu zuen.
Musika taldeetan ibiltzeaz gain eta musika egiteaz gain, film laburrak zuzendu ditu eta haurrentzako liburu bat ere argitaratu du.
Eduki-taula |
[aldatu] Diskografia
[aldatu] Kortatu
- "Kortatu, Cicatriz, Jotakie eta Kontuz Hi!" (Soñua, 1985)
- Kortatu (Soñua, 1985).
- A la Calle (Soñua, 1986). 3 kantuz osaturiko Maxi singlea.
- El Estado De Las Cosas (Soñua, 1986). LP.
- Kolpez Kolpe (Oihuka, 1988). LP.
- Azken Guda Dantza (Nola!, 1988).
[aldatu] Delirium Tremens
- Hiru Aeroplano (Oihuka, 1990). LP eta CD.
- Delirium Tremens (Esan Ozenki, 1991). EP.
- Bilbo Zuzenean 91-5-24 (Esan Ozenki, 1991). LP eta CD.
[aldatu] Negu Gorriak
- Negu Gorriak (Esan Ozenki, 1990)
- Gure Jarrera (Esan Ozenki, 1991)
- Gora Herria (Esan Ozenki, 1991)
- Borreroak Baditu Milaka Aurpegi (Esan Ozenki, 1993)
- Hipokrisiari Stop! Bilbo 93-X-30 (Esan Ozenki, 1994)
- Ideia Zabaldu (Esan Ozenki, 1995)
- Ustelkeria (Esan Ozenki, 1996)
- Salam, agur (Esan Ozenki, 1996)
- 1990-2001 (Metak, 2005). (DVD + Live CD)
[aldatu] Joxe Ripiau
- Positive Bomb (Esan Ozenki, 1996). CD.
- Karpe Diem (Esan Ozenki, 1997). CD.
- Paradisu Zinema (Esan Ozenki, 1998). CD.
- Bizitza Triste eta Ederra (Esan Ozenki, 2000). CD.
[aldatu] Sagarroi
- Meatzaldea (Metak, 2001). CD.
- Euria ari duela (Metak, 2003). CD.
- Toulouse (Metak, 2004). CD.
- Baleike (Kasba Music, 2006). CD.
- Haikua (Sagarroi ekoizpenak, 2009). CD.