Iñigo Urkullu
Wikipedia(e)tik
Iñigo Urkullu Rentería (Alonsotegi, Bizkaia, 1961eko irailaren 18 - ) politikari eta Euzko Alderdi Jeltzalearen presidentea da.
II., III., V., VI., VII. eta VIII. legegintzaldietako EAJko eusko legebiltzarkidea izan da. EAJtik, 1984 eta 1987 urteen bitartean. 1996tik Bizkai Buru Batzarrean aritu da (non 2004tik lehendakaria izan den), eta 2000tik Euzkadi Buru Batzarrean. Bestetik, 1987tik 1994 arte Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria eta Gizarte Ekintzarako zuzendaria izan zen. 2007an Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaritza lortu zuen.
Horretaz gain, Euskal Filologia arloan Irakaskuntzan diplomaturik, Deustuko Unibertsitateko Aisialdiko Ikasketen Institututik Aisialdiko Guneen Kudeaketan aditua da. Sabino Arana Kultur Elkargoa, Juan de Itziar Kultur Elkartea (Durango), Alboan elkartea, Peña Ezkurdi (Durango), Sociedad Cultural (Durango), Tabirako Taldea (Durango) eta Bilboko Athletic Klub erakundeetako kidea ere bada.
| Artikulu hau pertsona baten biografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |

